Hiztegia
biderátu. (c). du aditza. Gauzak bere bidera ekarri. Encaminar Naaste ederra dago baiña gauzak denporiakin bideratuko die.
bidérdi, biderdíxa. izena. Bide erdia. Medio camino. Titulua etaratzeko biderdi (edo biderdixa) eindda daukat.
Lekuzkoetan batik bat. Italiara zoiazela biderdixan geldittu zien kotxia aberixauta./ Ama, guarsasola aaztu jat basarrixan da biderdira etaraidazu (telefonoz).
bidézko. 1. bidezko, bidezkúa. (c). izenlaguna. Zuzena. Legítimo, correcto. Etxatak bidezkua pentsatzen ainbeste lan eiñ da ezer ez kobratzia.
2. bidezko, bidezkúa. (c). izena. Kaminoan zehar oinez doana. Viandante. Bidezkuekin berbetan geldittu ezkero kamiñondoko lanak luze joaten die.
bidigárro, bidigarrúa. (b). izena. BIRIGÁRRO. Turdus philomelos. Malviz. Erderaz batak besteari: "Eres más soso..." eta erantzuna: "y tú bidigarro". Ateraldi ezaguna. Ik. paseko bidigarro, zózo, zozo-bidigárro.