Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
betekára, betekaría. (b). izena. Betekada.   Hartazgo. Atzo eundoko betekaria ein neban da eztaukat goseik.
beteko, betekuak. (Eibar) BETEKO URAK (EIB.). "Erreka, putzu edo kunbo baten, personia osorik sartu leikien lekua, personian alturia baiño gehixago daukan ur-maillia. Behin igarixan ikasi ezkero, betekuetara, baiña lelengo hantxe, Ariatzan eta Amañan." (SB Eibetno)
betélan. 1. betelan, betelána. (c). izena. Trabajo de relleno, en obras, sobre todo. Sakonunia berdintzeko betelanak eitten dabitz./ Betelan aundixa dago or ein biarra. 2. betelan, betelána. (d). izena. Txondorraren sutokiak duen zulora betegarria botatze-lana. Au betelana eitteko edo betelan eitteko zulua. Cand.
beténaixo, beténaixua. (a). izena. Veterinario. Betenaixua be euskalduna zan, erderaz asko eitten zebana. Don.
beteta. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Mozkortuta. Atzo be ondo beteta etorri giñuztan. Don.
betéxkel. EXKEL.
© Gorka Ortega
1. betexkel, betexkéla. (c). adjektiboa. EXKEL. Betazal erdi eroriak dituen pertsona.   Se usa para calificar a las personas con el párpado caído. Betexkela ola daukanai. Ola beera, japonesen da modura. Don.
2. betexkel, betexkéla. (c). adjektiboa. Begi erreak eta tristeak dituena. Ezton ezautzen? Alako ankaluze betexkel bat. Ik. begíerre.
béti. BETIK. B 1. beti. (a). adberbioa. Siempre. Beti berdin! 2. beti. (a). Betidanik.   Desde siempre. Nik etxe ori beti ezautu dot. betí be. (c). De vez en cuando. Ondo bizi dok ori, beti be mozkor batzuk arrapau ta./ Gustatze jatak beti be zinera juatia. NOLANAI BE zentzua ere badu: Nik naixao neuke, beti be, zeu etorriko baziña gurera.
betíko. 1. betiko, betikúa. (a). izena. Lo de siempre. Il ontan be betikua pasau jat: diru guztia gastau./ Toki guztietan beti betikuak dabitz lanian. 2. betiko, betikúa. (a). izenlaguna. De siempre. Afaixa daukat betiko lagunekin. 3. betiko. (b). Betirako. Para siempre. Ameriketara noia baiña ez betiko./ Ez giñan mundu ontara betiko jaio. Ez dut uste oraintsu arte betirako erabili izan denik. betiko ez izan. (c). esapidea. Noizbait amaitu edo hondatu. Ordenadoria izurrau jatzula? Zer uste ziñuan, betiko zala ala?
betóndo, betondúa. (b). izena. BEGIONDO. El entorno del ojo. Ezkerreko betondua beltzittuta dauka.
betondóko, betondokúa. (c). izena. BEGIONDOKO. Golpe o puñetazo en la zona del ojo. Tonto abarrian burrukan asi tta azkenian betondoko edarrakin etorri nitzuan.
betortz, betórtza. (d). izena. Colmillo. Sin. betortz.
betózko, betozkúa. (b). izena. BEKOZKO. Ceño fruncido. Betozko illuna jarri dosta ikusi nabenian./ Zegaittik zare betozkuakin?/ Ze, egun guztia bekozkuakin egon biozu, ala? BETOZKO (edo BEKOKI) ILLUNA, eta BETOZKUAKIN EGON, batik bat.
betra. Ik. sai.
betúle, betulía. (b). izena. BETULA (UB.). Betilea.   Ceja y también pestaña. Betuliak, eta onei be begittako betuliak esate jako. Batzuk betuliak eta onek bekaiñeko betulia. Don. "Ceja"ri bekaiñeko betule deitzen dio Don.k eta "pestaña"ri begiko betule edo betule soilik. Bekaiñ, hutsik, ez omen da esaten.
betún. 1. betun, betúna. (a). izena. Crema para el calzado. Eztotset aspaldixan zapatei betunik emon. Sin. lústre. 2. betun, betúna. (c). izena. Masilla para cristales.
bézau. (c). aditza. (Eibar) Bezatu, bihurria edo basatia etxekotu.   Domesticar, amaestrar. Bezautako txakurrekin ataratzen eban bizimodua./ Gatxago izan zan a bezatzia, Arraozko biorrak ezitzia baiño. Sin. ézi.
bezela. (a). juntagailua. (Elosu) Como. Arrunta Elosun. Arrunta Elosun. Bergarako kalean nahiko errotua. Bestetan ezaguna, baina gutxi erabilia. Ik. bezélakotxe, modúan.
bezélakotxe, bezélakotxia. (c). izenlaguna. Bezalakoxea.   Igual igual que. Zeuk euki ziñuzen bezelakotxe prakak erosittut. Bezela eta bezelako ez dira, Elosun eta Bergarako kalean (familia batzuk) izan ezik, oraintsu arte ia batere erabili, moduan eta moduko direlarik arruntak. Ostera, bezelakotxe eta bezelaxe normalak izan dira Bergara inguruan. Ik. láko.
bezélaxe. (c). adberbioa. Como. Umiak!, sukaldia len bezelaxe laga./ Nik eztakitt ze zeukan baiña drogauta bezelaxe zeuan./ Sekula jan ezpagiñu bezelaxe bertara baiño len jan. Sot. Ik. bezélakotxe, modúan.
bezeríxa, bezerixía. (b). izena. Clientela. Esniai ura botatzen asi zien da bezerixa guztia galdu eben.