Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bértan. (a). adberbioa. Emen, or eta an-en indartzailea. Hauekin batera nahiz bakarrik esaten dira.   Aquí, ahí, allí... mismo. (Ementxe) bertan lagaizu. Bertako, bertatik, bertara, bertaraiño... bertáko. 1. bertako, bertakúa. (a). izenlaguna. Hemengo, horko eta hango-ren indartzailea. (Emengo) bertako jentiak etzeban autopistaik nai./ (Ango) bertako mutillak organizau zeben dana. 2. bertako, bertakúa. (b). izenlaguna. Propio del lugar, autóctono. Uberako frontoian lelengo bertakuak dauke deretxua ta gero kanpokuak./ Bertako ardaua eran giñuan. bertáko eiñ. (b). esapidea. Kanpotik bizi izatera etorri (edo kanpora joan) eta herriko egin, bertakotu.   Naturalizarse. Frantziara joan zan da bertako ein zan./ Kriau etorri zan Naparruatik eta bertako eindda dago. joan da bertakúa. (c). esapidea. Nongoa zara? galderari ihes egin nahi zaionean hala erantzun ohi da, umorez. -Nongoa zara? -Joan da bertakua. bértan bílbo!. (b). interjekzioa. BÉRTAN BÍLBO. Gauza txokante bat ikusten denean, ile berdeduna, adibidez, esan ohi da. Baita nahi zenuen zerbait ustekabean aurkitutakoan ere. bertántxe. (c). adberbioa. Hementxe bertan.   Aquí mismo. Bertantxe itxoingotsut./ Ementxe bertantxe jausi nitzuan. bertátik bertára. (c). adberbioa. Hurbil, eroso.   Cerca, a mano. Bertatik bertara dauka eskolia.
bertanbéra laga. (c). esapidea. Dejar, abandonar algo al momento. Lapurrak, argixak piztu zienian, diruak bertanbera laga ta ospa ein zeban.
bertso, bertsota, bertsota, bertsueta. Ik. bérso, bérsota.
berún. 1. berun, berúna. (d). izena. Plomo. Tuberixak berunezkuak izate zien len. Bergaran orain plomo esaten da, baina adinekoek berun ezagutzen dute eta batzuek erabili ere bai. 2. berun. (Eibar) BERÚNA. "Fusible. Sarri berunak erre eta kanbixau ein bihar izaten ziran." (SB Eibetno) 3. berun, berunak. izena. (Eibar) Mordazas de plomo.
bésabe, bésabia. (d). izena. Arbolaren adar oker eta lodia, batez ere pagoarena.
beságain. (d). adberbioa. BESAGAINKA. Pelotan, aizkoran edo horrelakoetan goitik behera edo behetik gora jo beharrean, besoa zeharretara botata.  A volea (a la pelota). "Cortar con hacha una rama que está sobre la cabeza." (Izag Oñ)
besakára. 1. besakara, besakaría. (c). izena. Besakada, besoak bete gauza.   Brazada. Joan txabolara ta besakara bat egur ekarri. Sin. besára. 2. besakara, besakaría. (c). izena. Golpe de brazo. Egundoko besakaria bota najotsan pelotiai ta kale.
besanga, besangia. (d). izena. Arbola-burutik irteten den adar handia. Besangak pa, len adarra jotako arek, adar moru(ko) aek zarrak; gorau dauana barik, adarra jo ta geitxuaz-geitxuaz faten da; pao zarrak eta eukitze ittue ba onek adar senduok, orretxek die besangak. Cand. Bereziki pago zaharrek, erdiko enborra inausitakoek, alboetara izaten dituzten adar sendoei ematen zaie izen hori. Besanga horiek txondorrean ipintzeko txikitu egiten zituzten.
bésape. 1. bésape, bésapia. (c). izena. Sobaco. Besapiak urratuta dauzkat. Sin. gáltzarpe. 2. bésape. (d). adberbioa. A. A sobaquillo; movimiento del brazo por debajo del hombro. Arrixa besape botatze juan dotore asko./ Kastillanuak pelotan besape jokatzen dabe.
besára, besaría. (c). izena. Besakada. Botaixozu besara bat bedar txalai. Sin. besakara.
besarte, besartie. izena. (Leintz) Beso artea. Itxurie harek pe harrapau juan norbait besartien ta ni eta nire bizikleta kontuok ahaztu. (AA ArrasEus, 190. o.).
besatera, besateria. "Bocamanga, sisa de una prenda." (Lar Antz).
besápala, besápalia. (d). izena. Omóplato. Arrama-azurra esate jakok goiko trabesekuai, ta an juten dok aren puntan ori bola ori sartuta, arrama-azurrian ijeria; ijeria dok berakua, atzeko anketan. Aurrian besapalia esaten jakok. Don.
béso. 1. beso, besúa. (a). izena. Brazo. besó-kerten, besó-kertenak. (b). Beso mardulak. Orrek jauzkak beso-kertenak! . besuak urten, sartu. (c). Padecer una luxación. Besuak urten egiten duenean SARTU egin behar izaten da. 2. beso, besúa. (d). izena. Oihalgintzan, anezka alde batetik bestera ibil dadin bultzadak ematen dion ehundegiaren pieza. Oni palua gaztiak; zarrak besua; formia beso bat ola, ta beso au zan ual baten bidez anezkiai bultza eitten otsana. Josu. Sin. pálo.
© Anaje Narbaiza
3. beso, besua. (c). izena. Etxeen egituran, frontalak eutsi behar duen karga eusten laguntzeko frontalaren eta postearen artean jartzen den egurra. - Besuak die eusten dauzenak. Dia bi, bi behintzat badie. Batzuk eusten dauzenak eta beste batzuk txarrantxa moduan eusten dauenak, eskuadria mantenitten dauenak.
besoko, besokúa. (c). BESOKO UME. Haurtxoa, denbora gutxi duen umea. Besoko umia zala il jakon aitta.
besómotz, besómotza. (b). adjektiboa. Manco, -a. Gerra ostian ugari zan besomotza batian bestian. Sin. mántxu.