Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
beranéante
berberdi
beranéante, beranéantia. (c). izena. BERANÍANTE. Veraneante, turista. Badatoz gure beraniantiak./ Sekula baiño beraneante geixao egon ei da Donostian. Duela hogeita hamar bat urte arte, "turista" hitza sartu eta inposatu zen arte, hitz hau erabiltzen zen.
beranéau. (b). du aditza. BERANÍAU. Veranear. Beraneatzen egon giñan lekuan, Zuazo de Cuartango ero. Eli.
beráneo, beráneua. (b). izena. BERANIO. Veraneo. Beraneo denporan bete eitte zan Deba.
beraska, beraskia. adjektiboa. (Antzuola) "Belaxka. Freskotasuna galdutako barazki edo belarraz, tortilla ondo egitekeaz edo pertsona sinple, umore gutxiko eta bromarik onartzen ez duenaz esaten da, adibidez. Tortilla beraska-beraska zeuan." (Lar. Antz)
beraskatu. Beraska bihurtu. Alako eskarola ederrak zeen, bi izotz in dittu eta dana beraskatuta geatu dia. (Lar. Antz)
berátu. (b). da-du aditza. Ablandar poniendo a remojo. Bakillaua ondo beratu biar izaten da, babak eta garbantzuak pe bai./ Liñu-sortak, gero ara potzura bota, an eztakitt zenbat denpora egongo zan, an beratu eitte zeben, euki. JJp. bératzen euki. (b). Tener a remojo. bératzera bota. (b). Echar a remojo. Botaizu babak beratzera.
berátzi. (a). izena. Bederatzi.   Nueve.
berátziurren, berátziurrena. (b). izena. Bederatziurrena. Pertsona bat hil ondorengo bederatzi egunetan egin ohi zen elizkizuna. Elizako beste motibo batzuengatik ere egin ohi zen. Joane-Olañeta zanan beratziurrenian da ama. Ik. óndra.
bérba, berbía. (a). izena. Hitza.   Palabra. Berba asko baiña ganora gutxi. (norbaiten) berbiak indarrik ez. esapidea. Norbaiten esana aintzakotzat hartu ez. Nik milla bider esan notsan, baiña itxuria nere berbiak eztauka inddarrik. berba baten. (c). du adberbioa. "Hitz batez, laburbilduz". "Berba baten: esan dozun guztia, guzurra.” (AAG Eibes) bérba eiñ. (a). du aditza. Hitz egin. Berba geixegi eitten dozu. berba zatar, berba zatarrak. (a). Ezizu esan berba zatarrik. berba zatarreko, berba zatarrekúa. (b). Hitz itsusiak esan zalea. Ezta persona txarra, baiña berba zatarrekua. berbán-berbán. (c). Esaten duen guztian. Berban-berban gizurra dauka. bérbaz. (b). De palabra. Berbaz ezin badabe alkar entendidu kartaz probau deixela./ Berbaz einddako tratuekin kontuz. berbázko, berbazkua. (c). izenlaguna. Oral, verbal. Berbazko tratuak pe balio dabe juiziuan. berbía artu. (b). esapidea. Erronka edo halakoren bat egiten denean beste norbaitek kontuan hartu.   Tomar en cuenta una promesa, un desafío, etc. Esan najuan eun kiloko arrixa jasotze nebala ta lagunak berbia artu josten da oiñ kontuak. berbía emon. (b). esapidea. Dar la palabra, prometer. Joango nitzala esan notsen da bein berbia emon ezkero joan ein biakot. Ik. ainddu. berbía eskatu. (b). Pedir la palabra. berbía etorri. (c). Bere onera edo senera etorri. Buruan golpia artu zeban eta oindio etxako berbaik etorri. berbía jan. (b). esapidea. Agindutakoa bete ez.   Incumplir la palabra. Ezixozue ezer sinistu, berbia jaten zalia da ta. ondo berba egiña. (c). adjektiboa. Gozo hitz egiten duena, inor mindu gabe. Oso ondo berba egiña zuan zuen aittajuna.
bérba eiñ. (a). du aditza. Hitz egin. Berba geixegi eitten dozu.
berbábako, berbábakua. (d). adjektiboa. (Eibar) Emandako berba betetzen ez duena. Asieratik azkeneraiño berbabakua. (Etxba Eib)
berbáerdi, berbáerdíxa. (c). izena. BERBÉRDI. Hitzerdi.   Media palabra. Nik berbaerdi esan orduko asarretu eitten da. Ointxe eztakitt ze in be./ Ixo! Eztot berbaerdi be entzun nai. Berbaerdi esan, entzun... berbaérdika. (c). adberbioa. BERBERDIKA. A medias palabras. Etzaitte ibilli berbaerdika eta esan garbi gauzia.
berbakízun, berbakizúna. (c). izena. Hizpidea.   Habladuría, tema de conversación. Errixan makiña bat berbakizun emon dau familixa orrek. Ik. zerésan.
berbáko, berbakúa. (c). izenlaguna. Hitza betetzen duena.   Cumplidor de la palabra. Gizon berbakua bada derrior bueltau biost zor dostan dirua./ Berbako personiak etxok ori eitten.
berbálapiko, berbálapikua. (c). adjektiboa. Charlatán, -a.
berbáldi, berbaldíxa. (b). izena. Hizketa-saioa, berriketaldia.   Rato de charla. Zerbezia eranaz berbaldixa ein giñuan aspaldiko partez.
berbáro, berbarúa. (b). izena. BERBALOTS (OÑ.). Hitz-hotsa.   Rumor de palabras. Ikusi eztot eiñ baiña ate onduan bere berbarua pentsau jat./ Goizeko seiretan artian berbalotsa entzuten zan gure etxe parian.
berbátsu, berbatsúa. (d). adjektiboa. Berba askokoa, jarduntsua.   Hablador, -a. Eneban uste aiñ berbatsua zanik. Sin. barriketalári, barriketatsu, barrítxu.
berbatu. 1. berbátu. (c). aditza. Ados jarri, elkarri berba eman. Itxuria berbatuta eren lanak erdibana eitteko, baiña momentua aillegau zanian, toma. 2. berbátu. (c). aditza. (Eibar) Haserretu. Eztakit zer zala-ta, plaentxiar bat tiki-miki batetik asi ta berbatu ei zan eibartar batekin. (SM Ezten)
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
bérbena, bérbenia. (b). izena. . MERMENA, BERBEÑA, MERMEÑA. Berbena officinalis. Verbena. Hosto gutxikoa eta zapore mikatzekoa. Inguru honetako sendabelar ezagun eta erabiliena, bronkioak garbitzeko eta katarroak saniatzeko erabilia, batik bat. Pelotan edo bestelako esku-kirol eta lanetan eskuak handitzen zaizkienek ere usatzen dute. Jarabea ere egin daiteke, berbena litro erdi azukrez eta litro bat ardo zuriz nahastuta. Zenbaitek enplastu bedar ere deitzen dio. Berbenia urrezko atxurrarekin jorratu biar litzake. (c). esaera. Berbenaren ontasuna laudatzen duen esaera.