Hiztegia
benetalári, benetalaríxa. (c). adjektiboa. Gauzak bene-benetan hartzen dituena. Eginkizunetan buru-belarri sartzen dena, ideiak hitzez hitz sinesten dituena... Orruaka esaten eban bera bakarrik zala benetalarixa. (SM Ezten)./ Ari gauza bat sartzen bajakok buruan, adios, aura benetalarixa dok./ Semia benetalarixa urten jakue eta politikia dala ta zoratu biarrian dauzka gurasuak.
bénetan. 1. bénetan. (a). adberbioa. De verdad, de veras, firmemente. Benetan esaten dotsuet, oso asarre nago. Fran.k "sinistuta" zentzuan ere badarabil: Gu geu etorri giñan benetan e, benetan etorri giñan. (Ezkioko amabirjinarekin sinistuta). béne-bénetan. (b). aditza. Muy de verdad. 2. bénetan. (b). adberbioa. En serio, sin bromas. Etxakon igartzen benetan ala brometan zebillen.
Bene-benetan, katua berbetan. (c). esaera. (Osintxu) Norbaitek "bene-benetan" esaten duenean erantzun ohi zaiona, umorez. béne-bénetan. (b). Muy en serio. Aura etzan baezpadan ibiltzen, aura bene-benetan ibiltze zan. Umorearen edo ironiaren zentzu gutxi dutenez asko erabilia. Ik. benetalári, égixetan. 3. bénetan. (b). graduatzailea. Oso, txit. Adjektiboaren aurrean. Benetan aspergarrixa da telebisiñua./ Gaurko esamiñia, benetan zailla.