Hiztegia
beléndriñ, belendríña. (c). adjektiboa. Okerra, sorgiña. Traviesa, brujilla. Zetan dabill gure neskatilla belendriña? Umeei, neskatilei batez ere, esan ohi zaie maitekiro.
belozidáde, belozidadía. (a). izena. Velocidad. Egundoko belozidade arpegixakin ibiltzen da motorrian. Sin. abixadía.
belozípedo, belozípedua. (d). izena. Hala deitzen zitzaien lehenengo bizikletei, frantsesez ere hala esaten zelako. Ik. bizíkeleta.
beltxijóe, beltxijóia. (c). izena. BELTXIJOI. Apus apus. Enara beltza. Vencejo. Len telegrafo kabliak beltxijoiz beteta egote zien. Sin. egabera baltz (Ang.), abijoi (Eib.). Sin. abijói, egabera baltz. Ik. txío.
beltz. BALTZ. BELTZ eta BALTZ Biak entzuten dira. Ubera eta Angiozarren bigarrena ia beti, eta ekialdera lehena gehiago. Pertsona berak ere biak erabili ohi ditu sarri. Eratorriekin ere berdina gertatzen da. 1. beltz, beltza. (a). adjektiboa. BALTZ.
Negro, -a.
komentario 1 bél-beltz. BAL-BATZ. 1. bel-beltz, bel-beltza. (b). adjektiboa. BAL-BALTZ. Muy negro. Zelakua zuan neskia? Plazentziako kaleko zenbait lekutan /s/ erabili ohi dute /ts/ eta /tz/ren ordez). 2. bel-beltz, bel-beltza. (b). adberbioa. BAL-BALTZ. Muy negro. Bel-beltz zeuan zerua. beltza izan!. (c). esapidea. Gogorra izan. Baltza da gero familixa orrena: amabost egunen bueltan iru kanposantura. béltza pasáu. (c). esapidea. Uste eztako bat edo ezbehar bat gertatu. Beltza pasau jatan atzo plaian. Etxosten ba erropa guztiak arrapau... beltzak ikusi. Ik. górrixak ikusi. 2. beltz, beltza. (b). adjektiboa. Negro, complicado. Gauzia beltza dago gure taillerrian. adj. gisa ere bai. Gauzia beltza dago gure taillerrian. 3. beltz. (d). adberbioa. Ugari. Orrek dirua beltz jaukak./ Lana beltz eindakkua don bere denporan.beltzéko, beltzekua. (c). izena. BALTZÉKO, BALTZIKO. Karta-jokoan, puntuan, batik bat, txanka, zaldia, erregea eta batekoa; puntu bakarra balio duena, alegia. En el juego de cartas, "al punto" sobre todo, los que valen solo un punto. Onek dittuk kartak: iru beltzeko./ Beltzekua besteik eztot ikusten.
beltzíttu. BALTZÍTTU. 1. beltzittu. (b). da-du aditza. Ennegrecer. Ogi au geixegi beltzittu jatzu.
2. beltzittu. Amoratar. Ankia beltzittu jatan egun batetik bestera./ Betondua beltzittu dau. 3. beltzittu, beltzittúa. (b). izena. Moratón, cardenal. Beltzittu galanta daukat oinddio ipurdixan.
Sin. béltzuna, -e. Ik. úluna.
belu. (d). adberbioa. (Eibar) Berandu. Belu zan zu etorri ziñanian./ Ni etorri nintzanerako belu zan: ilda eguan. (Etxba Eib)
belun. estepan. adberbioa. (Antzuola) More, ubelduta. "Belun-belun dago: morado (de un golpe)." (Izag Antz)
belunka. adberbioa. (Antzuola) "Gaixotasunarengatik, edanarengatik edo hotzarengatik aurpegian edo ezpainetan izaten den kolore iluna. Belunka-belunka dauzka ezpanak." (Lar Antz).
bendebal, bendebala. (d). BENDABAL, MENDABAL (EIB.). Haize zakarra, euria dakarrena. Urrengo egunian bendebalak jo juan eta etxera etorri biar izan giñustan.
Ik. mendébal.
béndeko. MÉNDEKO, MÉNPEKO. M 1. béndeko, béndekua. (c). izenlaguna. MÉNDEKO, MÉNPEKO. Menpekoa. El/la que está a merced. Mutil arroputz orrek bendekuak biar izateittu berak nai dabena ein deixen./ Taillerrian gizajo bat da, baiña etxian, mendekua arrapatzen dabenian, kriston palizak emoten dotsa andriai./ Erruki ire menpekuak!
2. béndeko, béndekua. MÉNDEKO, MÉNPEKO. Erraz manejatzeko moduko objektua. Mendeko egur bat. Subillak ibiltzen dia burtarasak eitteko, burterraillak eitteko. Sendua eztanian, meetxua danian. Don. Ik. egur.