Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
Béizu. (c). toponimoa. Elgetako Goimendi auzoko baserria.   Caserío de Elgeta, que aparece en el siguiente dicho: Azula ta Beizu, bizi nai bozu eizu. Azula ta Beizu, bizi nai bozu eizu. esaera. Azula eta Beizu hurbil dauden bi baserri dira. Leku aldapatsuan eta urrun daude, eta hortik esaera.
bekaiñeko betule, bekaiñeko betulia. (d). izena. Ceja. Ik. betúle.
bekárra, bekarría. (d). izena. Begiko makarra.   Legaña. Oinddio bekarrak kentzeke nator. bekarráik pe opa ez. (c). esapidea. Borondate txarrekoa, gutxikoa izan. Eztotsa iñoi bekarraik pe opa.
bekarráik pe opa ez. (c). esapidea. Borondate txarrekoa, gutxikoa izan. Eztotsa iñoi bekarraik pe opa.
békarti, békartixa. (c). adjektiboa. Bekarrak izan ohi dituena.   Legañoso, -a. Anai-arreba guztiak die oso bekartixak./ Zu txikittan oso bekartixa ziñan.
bekeke. BEKEREKE. Ant. bekeke. 2. bekeke. onomatopeia. "Balido de cabra, oveja." (SB Eibetno).
bekoaize, bekoaizia. (d). Udan, iluntzean, hodeia dagoenean jotzen duen haizea. Don.
békoki, békokixa. (a). izena. Kopeta.   Frente. Bekokixan artu dau golpia. BEKOKI ILLUNA. (b). Ceño fruncido. Ik. betózko.
bekotz. BEKOROTZ. Ik. pékotz.
© Joxerra Aihartza
1. béla, belía. (a). izena. Corvus coronae. Corneja. Gabian uso, goizian bela. (d). esaera. Gauen alai, goizean triste. Parranda biharamunetan, aje egunetan, esana. bela bela kandela. Antzina umeek eskolarakoan belak ikusten zituztenean zera kantatu ohi zuten: Bela bela kandela, ordubixak joittuela, maixua etorriko dala paluakin emotera. Aitari entzuna. Amak honela dio: Bela bela kandela, ordubixak jo dabela, maixua etorriko dala azotiak emutera. Ik. belazar, belatxinga. Ik. belátxinga, belazar. belía égondako ésolia baiño obía. (c). esapidea. Gauza bat jateko eskasa dagoenean hau esanez kontsolatu ohi da:. Etxaok edar-edarra, baiña belia egondako esolia baiño obia bai beintzet. Delako esola kakaz betea gelditzen da. Ipuin zaharren baten oihartzuna ote? Ik. úso. beliak ez eruan. esapidea. "Ez da ezer gertatuko, belea ez da etorriko bila. beliana egin. esapidea. (Eibar) AAG E. "Anka egin, ospa egin. Iñori ezer aitzen emon barik beliana eiñ eban.
2. béla. (b). adberbioa. Berehala.   Enseguida, pronto. Ez aiz bela etorri./ Etzuan bela juan gogaikarri aura./ Neuk e ein nittuan egun batzuk oian, baiña ni bela zertu nitzan. JJp. Kotxia eskatzen bajostak bela lagako jotsat ari! Ezezko zentzuko esaldi esklamatiboetan erabiltzen da gehienbat. BELA-BELA. Bart etzate bela-bela etorri. belakúan. (b). adberbioa. Berehalakoan, azkar. Eztok belakuan akabauko kursua. Baiezkoetan belaxe ia beti. Sin. beingúan.
© Asier Sarasua
beláiño, belaiñúa. (a). izena. Niebla. Sin. erlaiño (Elos., Oñ.). Sin. erláiño. belaiñúa sartu. (c). esapidea. Behelainoz bete dena. Urbixan belaiñua sartu jakuan da ezkiñuan metro betera ikusten.
belaiñótu. (b). du aditza. Behelainoz estali. Goizaldera belaiñotu dau.
belárrezkiñako, belárrezkiñakua. (b). izena. Belarrondokoa.   Torta, bofetón en la cara. Belarrezkiñako bat emungotsut gero e! Sin. belárrondoko, matrailléko, matraillezkiñako, zaplára, zaplatéko.
bélarri. 1. bélarri, bélarrixa. (a). izena. Oreja, oído. Kanturako belarri onekua da. Sasixak belarrixak dauzke. esaera. "Gutxien espero dugun tokian ere norbait egon daiteke, eta kontuak entzun ditzake." (Lar Antz). belarri garbixak euki. esapidea. "Urrutitik entzuten duenarengatik edo entzun behar ez duena entzuten duenarengatik esan ohi da. Belarri garbixak dauzka Mari Karmenek." (Lar Antz). bélarrixak berótu. 1. belarrixak berotu. (c). esapidea. Norbaiti luze hitz egin, zerbaitetaz konbentzitu nahian, norbaitegatik gaizki esaka, etab.   Calentar los cascos a alguien. Batek esan da esan da esan jardun, da entzun da entzun da entzun eitten dabenai, belarrixak berotu eitte jakok. Zeozeaittik e, beste bateaittik gaizki esaka ero: belarrixak berotu jotsak arek. Klem. 2. belarrixak berotu. (c). esapidea. Jo, zapindu.   Pegar, zurrar. Mutikua!, etortzen banok orra neuk berotukostat belarrixak. bélarrixak etára. (b). esapidea. Sacar las orejas, zurrar. Aittajuna etortzen bada belarrixak etarakosku. belarrixak makurtu. esapidea. "Apaldu. Etzeuan ze iñik; entzun biarrekuak entzun, belarrixak makurtu ta etxea etorri giñan." (Lar Antz). egaran itteko mooko belarrixak. esapidea. "Belarri haundiak. Egaran itteko moduko belarrixak jeuzkan." (Lar Antz) 2. bélarri. estepan. (c). Belarri-zabala, belarri-handia. Umeen artean gaitzizen eta burla gisa erabilia.   Orejudo, de orejas grandes o salientes. Usado como burla y apodo entre niños. Ama, danak “Belarri” esaten doste./ “"Belarri"kin noia bakaziñotara. Ik. belárrizabal, Kápelas. 3. bélarri, bélarrixa(k). izena. Orejera(s) del arado. Bi izaten ditu.
belárriapal, belárriapala. (d). adjektiboa. Belarriak behera begira dituena.   De orejas gachas. Bikixak izan arren txal bat belarritentia da eta bestia belarriapala. Abereengatik batik bat, baina pertsonengatik ere esan daiteke. Ant. belárritente. Ik. apal.
belárriaundi, belárriaundixa. (c). adjektiboa. Orejudo, -a. Aren anaia alako belarriaundi bat dok.
belarrigogor, belarrigogorra. (Eibar) "Musikarako belarri ona ez duena. Belarrigogorra izan arren, beti kanturako prest.