Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
basojabe
bátaio
© Jaione Isazelaiaren bilduma
bátaio, bátaiua. (d). izena. BATÍO. Bautizo. Gutxi erabilia. Lenago batio ostian bolua eitten zuan San Pauloko plazan./ Enterau zate noiz dan bataiua? Gutxi erabilia. Bautizo da arrunta. Oñatin eta Leintzen batio Bergaran martopill deitzen zaionari esaten zaio. Ik. martópill, bólo.
batáioleku, batáiolekua. (d). izena. BATIOLEKU. Pila bautismal. Elizara jundakuan, mutikuak eta kuriosidadia betik egoten da olako gauzak ikusteko ta, ze dago, ta ori bataiolekua da. Don.
batan. 1. batan, batana. (d). izena. Ehundegiaren orrazia; ehotzen ari den oihalaren zutariak handik pasatzen dira, eta zeharraria pasatzen den bakoitzean ehuleak orrazi honekin kolpetxo bat ematen dio oihalari asentatu dadin.   Batán. Oni, batan esaten jakonai, egurra esaten otsen, egurra, egurra. Josu. Sin. egur. 2. batan, batana. (d). . Mentha suaveolens. Menta, mentastro. Sin. ménda.
bateatu. aditza. (Antzuola) Bateratu.   "Bat egin Len zeukuzun ardaua ta oiñ ekarri dozuna bateatu izu." (Lar Antz)