Hiztegia
basoerdi bat jo. esapidea. BAXOERDI BAT JO, BASOERDIKARA BAT JO . Ardo-trago bat hartu. Joko juau baxoerdi bat Zapatarikuan? .
basojabe, basojabia. izena. Basoaren jabea. Ba egurra segun erositta-ero, basojabiana-ero, zetaa ixate zan tratua. Cand.
baso-mútill, baso-mutílla. (c). izena. Basoan egur lanean diharduen pertsona. Trabajador forestal, leñador. Baso-mutill napar batzuk ibilli die gure piñuixa botatzen.
Sin. egur-mútill.
basózigarro, basózigarrua. (c). izena. . BASOZIARRO. Clematis vitalba. Aihena. Clemátide Arbola eta sastraketan gora egiten duen landarea. Zahartu eta ihartutakoan zatitu eta erre egiten zituzten lehengo mutikoek. Gure txikitako basozigarroak. Bizioak akabatzeko balio du enplasto bezala erabilita.
Ik. áixen.
básta. (a). Nahikoa. Basta.
Ik tiratu sokatik nik basta esan arte./ Bueno, basta, emendau telebisiñua ta oera.
básta, bastía. (c). izena. Asto eta zaldiei bizkargainean jartzen zaien almoadaxka, kargak edo banastek bizkarra ez minberatzeko. Baste. Astuai banastak jarri aurretik bastia ipini bia jako. Ik. asto-básta.