Hiztegia
2. báso, basúa. (a). izena. Bosque, monte. Aizkorrira edo Udalatxera joatea, adibidez, BASORA JOATEA da Leintz aldean; Bergara inguruan MENDIRA JOAN entzuten da gehiago. Abereak ere basoan ibiltzen dira. Ik. méndi, mendíra bóta (ardixak, beixak). basua jo. (c). aditza. Basoko edo txarako zuhaitz batzuk bota edo adar batzuek moztu suegur edo ikazgitzarako. Orduen nola zortzi bat urtetik basua jotze zan... Mateo.
basoerdi bat jo. esapidea. BAXOERDI BAT JO, BASOERDIKARA BAT JO . Ardo-trago bat hartu. Joko juau baxoerdi bat Zapatarikuan? .
basojabe, basojabia. izena. Basoaren jabea. Ba egurra segun erositta-ero, basojabiana-ero, zetaa ixate zan tratua. Cand.
baso-mútill, baso-mutílla. (c). izena. Basoan egur lanean diharduen pertsona. Trabajador forestal, leñador. Baso-mutill napar batzuk ibilli die gure piñuixa botatzen.
Sin. egur-mútill.