Hiztegia
basábei, basábeixa. (c). izena. Basoan larrean libre ibili ohi den behia. Garai batean, behi gorria, kasta gogorrekoa. Vaca montaraz. Len basabei ugari zan mendixan./ Edurtia zanian ero bakarrik erretiratzen zittuan basabeixak. Erribeixak pe esate jakuen. Klem.
Sin. errí-béi, larrébei. Ik. basaganáu, beigórri.
basaganáu. . 1. basaganáu, basaganáua. (c). izena. Mendian libre ibili ohi den aberea. Ganado que pasta libremente en el monte. Urbixa aldian basaganau asko dabill.
Ik. basábei, errí-béi. 2. basaganáu, basaganaúa. (c). izena. Pertsona hezigabe, kirten eta gizartean konportatzen ez dakienari esan ohi zaio. Arek lagunarterako ta etxok balio, basaganau utsa dok eta.
basakatu, basakatúa. (b). Gato montés (?). Katamixar, paparrori, paparzuri, jineta eta abarri, gutxi daudelako oso ezagunak ez direnez, askok basakatu generikoaz deitzen dio.
basáko, basákua. (d). adjektiboa. (Eibar) Basatia. "Montaraz. Alperrik kalera etorri eta kalian geldittu, basako aundi bat izan zan beti.