Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
barri. BERRI. Barri eta berri biak erabiltzen dira eta eratorri gehienekin gauza bera gertatzen da. Lehena mendebaldera esaten da gehiago eta bigarrena ekialdera, baina barri-k dirudi sustraituena eskualdean. Eratorri guztiak honen azpian jarri ditugu komentario 1 1. barri, barríxa. (a). adjektiboa. Nuevo, -a. bárri-bárri egon. (c). esapidea. Berria eta esperientzia gabea izan, lan baten adibidez.   Ser novato; en el trabajo, por ejemplo. Oinddio barri-barri neuan da astolan guztiak neuretako izate zien./ Barri-barri zeuan bat jarri zeben nausixakin berba eitteko. barriz-barriz asi. (c). esapidea. BARRIN BARRIZ, BARRIXAN BARRIZ. Hutsetik hasi.   Empezar de cero. Ainbeste urtian lan batera oittuta gero, asi ari oiñ barriz-barriz./ Kiebra jo eta barrixen barriz asi bier izan auen. (Lein.). 2. barri, barríxa. (a). izena. Nueva, noticia. Ze barri dago Elgeta aldian?/ Eztaukau aman barririk. Ik. nobedáde. 3. barri, barríxa. (b). adjektiboa. Recién. Ogi au ein barrixa da./ Kotxe erosi barri batekin etorri da. Aditzaren atzetik. 4. barri. (b). posposizioa. Recién. Jan barri nago ta enoia baiñatzera./ Oinddio karneta etara barri zeukan. Aditzaren atzetik. 5. barri. (b). posposizioa. Acerca de (saber). Eztakitt ezer onen barri./ Anaian barri jakin zebenian segittuan artu zeben abioia.