Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bariko
barre-algára
barre-algára, barre-algaría. (b). izena. BARRE-LEKAIXO, BARRE-KARKAXA (LEIN.). Carcajada. Azelakotxe barre-algarak ein zittuen paiasuekin. Sin. algara.
barre-aize, barre-aizia. (d). Barre maliziatia. Baiña Mantxikuk, barre aizez, listokeri aundi bat eitxen eban ustian, esaten etsan... (SM Ezten).
barreáldi, barrealdíxa. (c). izena. Barre saioa. Atzo afalostian egundoko barrealdixa ein giñuan Pellon txistiekin.
barregárri. 1. barregarri, barregarríxa. (b). adjektiboa. Barre eragiten duen pertsona edo gauza.   Gracioso, -a. Kikio oso barregarrixa da./ Oso txiste barregarrixak dazki. 2. barregarri. (b). adjektiboa. Ridículo, -a. Nora zoiaz soiñoko barregarri orrekin? 3. barregárri. (b). adberbioa. En ridículo. Zure kulpaz barregarri geldittu naiz lagunekin./ Ondo barregarri zare aker-bizar orrekin. Sin. auzuen barregarri izan.
barregárrikerixa, barregárrikerixia. (c). izena. Ridiculez, acción ridícula. Eztozu baiña barregarrikerixa ori eingo orraittio./ Basarrittarrak eta alkarrekin erderaz; eztot sekula barregarrikerixa aundixaorik ikusi. Ik. barregárri.
barrégintza, barrégintzia. (d). izena. Barre saioa. Zera diosku Anizetak: Ola pasau jakon andrakume bat onduan garbo demasakin... gero buelta ein ziero, aura ezkutau arte ari begira. Arek zien barregintzak, arek!
barregúra, barreguría. (a). izena. Ganas de reír. Barreguria aguantau ezindda nago. Ant. negargúra.