Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bárgo, -u
barrastára
barrastára, barrastaría. (d). izena. FARRASTÁRA, PARRASTARA. Edozein modutan lurrera botatako hazi-eskutakada, lur pila, eta horrelakoak.   Dícese de cuando se desparrama sin excesivo cuidado simiente, tierra, cemento, etc. Etorri zuan ormigoneria, bota jittuan barrastara batzuk batian bestian eta an joan zuan kakapillia lagata./ Garixa ereitterakuan barrastaria emen eta barrastaria an ibiltze zuan, trauskill utsa zuan da. Ura denean eroritakoa palastara esan ohi da.
bárre, barría. (a). izena. Risa. Gure etxetik entzuten die zure barriak./ Oso barre zelebria dauka. . bárre eiñ. (a). du aditza. Reírse. Zuk barre eiñ, gero ikusikozu. bárre eráiñ. (b). dio aditza. Hacer reír. Beti jentiai barre eraitten ibiltzen da. barré?. (a). Norbaitek zuk esandakoari barre egiten dionean, hala esan ohi zaio:. Barre? Ba neri eztost bape barreguraik emoten. Ik. entzún?, ikusí?. barretxo, barretxua. (c). Irribarrea; irribarre maliziatia, batzuetan. Nerekin egon nai zebala esan zostan barretxo batekin. bárrez. (a). adberbioa. BARREZKA. Riendo. Ume ori beti barrez dago. barrez-bárrez. (c). adberbioa. Aurpegi irribarretsuz.   Sonriente, con la sonrisa puesta. Neska ori beti barrez-barrez dago./ Bai, arpegixan igartzen jatzu, barrez-barrez zare ta. Ant. irribárre. bárrezka. (a). BARREZ. Riendo. Jente guztia barrezka asi zan. Ik. íjiji ta ájaja.
barre-algára, barre-algaría. (b). izena. BARRE-LEKAIXO, BARRE-KARKAXA (LEIN.). Carcajada. Azelakotxe barre-algarak ein zittuen paiasuekin. Sin. algara.
barre-aize, barre-aizia. (d). Barre maliziatia. Baiña Mantxikuk, barre aizez, listokeri aundi bat eitxen eban ustian, esaten etsan... (SM Ezten).
barreáldi, barrealdíxa. (c). izena. Barre saioa. Atzo afalostian egundoko barrealdixa ein giñuan Pellon txistiekin.
barregárri. 1. barregarri, barregarríxa. (b). adjektiboa. Barre eragiten duen pertsona edo gauza.   Gracioso, -a. Kikio oso barregarrixa da./ Oso txiste barregarrixak dazki. 2. barregarri. (b). adjektiboa. Ridículo, -a. Nora zoiaz soiñoko barregarri orrekin? 3. barregárri. (b). adberbioa. En ridículo. Zure kulpaz barregarri geldittu naiz lagunekin./ Ondo barregarri zare aker-bizar orrekin. Sin. auzuen barregarri izan.