Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bákuna
balíxau
balíxau. (c). da-zaio aditza. Baliatu. Salmenta ona egin, askotan.   Valerse. Hacer buena venta, a menudo. Nik e, kalteik ein ddostanik e, eztot ikusi eta mesede ein ddostanik pe ezin neike esan, euskeriakin balixau naizela ni. Balixau naiz amentxe. Don./ Olañetakuak oso ondo balixatzen zien sagarrakin./ Aurten merke egon da ta etxaku bape balixau lekia. Ikusten denez lehen bi adibideetako aditza NOR da: ZEREKIN baliatu. Azkena, ostera, NOR-NORI. Zaharrek azkena normal erabiltzen dute, baina gazteagoen artean NOR aditzaz entzun daiteke bakarrik.
balíxo. 1. balixo, balixúa. (b). izena. Valía, precio, valor monetario. Zenbat izan leike bei baten balixua?/ Taxisan balixua pagaukotsut Zumarraraiño eruaten banozu. Ik. balore. 2. balixo izan. aditza. Ik. balío izan.
balkóe, -i, balkóia. (a). izena. Balcón.
bálle, bállia. (c). izena. Auzo edo eskualde zentzuan erabilia, Eibar eta Elgoibar aldean, batik bat: Arrate-ballia, San Andres-ballia, Ormola-ballia... Ortxe, Ormola-balleko mutillak ei zien. Hil. Debagoienean ez da ia erabiltzen.
bállena. 1. bállena, bállenia. (a). izena. Ballena. 2. bállena, bállenia. (b). izena. Varilla de paraguas. Kontuz ibilli ari, ixa ballenia begittik sartu dostak eta. Antzinako kortseek, merinakeek eta horrelakoek zituzten nerbioei ere ballena deitzen zitzaien.