Hiztegia
azúnberdi, azúnberdixa. (c). izena. Azunbre erdi. Medio azumbre (1 litro). Egunero azunberdi esne eraten dot.
Gure mutikotan artean normala bazen ere, aspaldian ez dira isurkinak azunbreka neurtzen, litroka baizik.
azúnberdiko, azúnberdikua. (c). izena. AZUMERDIKO. Azunbre erdi (litroa) hartzen duen metalezko ontzia. Cierto recipiente de hojalata en el que cabe un litro. Ekarrizu azunberdikua, garrafoian zenbat litro ardao gelditzen dan ikusi biot eta. Ontzi hau erabili izan dute esne-saltzaileeek, ardodunek eta abarrek.
ázunbre, ázunbria. (c). izena. Azumbre, medida de capacidad (2 litros). Azunbre bat ardao eran giñuan bixon artian.
ázur. 1. azur, azúrra. (a). izena. Hueso. azurra eta azala izan. (c). esapidea. AZURRA ETA AZALA GELDITTU. Oso argala egon. Gaur ikusi dot Maria eta auraxe da azurra eta azala./ Azurra eta azala geldittu nitzan operau niñuenian.
ázurrak berdínddu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Nahikoa jan, bete. Llenarse, saciarse. Zer, orraittio azurrak berdindduko jatazen onezkero./ Ointxe majo garek, azurrak edarki berdindduta. Jandakoan behiei urdail-zuloa bete, berdindu, egiten zaielako esan ohi da. AZURRAK BETE ere entzun daiteke.
azurretaraiño egon. (c). esapidea. Kokoteraino egon. azurretaraiñoko billurra sartu. (c). esapidea. Izutu. 2. azur, azúrra. (a). izena. Espina de pescado. Eziozu sardiña azurrik txakurrai emon.
3. azur, azúrra. (c). izena. Enborrak erdi-erdian duen ardatza. Normalean kolore ilunagoa dauka eta samurrago egiten du zart. Da ontara artzen bozu bere azalen direziñuan, orduan azurra be bape pitzatu barikan labratzen da. Juantxo. Ik. biotz, giarra, -e.
azúrbaltz, azúrbaltza. (c). adjektiboa. Kanpotik etorritako erdaldunei erasten zitzaien mespretxuzko deikera. Término despectivo sinónimo de belarri-motz Iru azurbaltzekin burrukan ein najuan. Ik. belárrimotz.
azúrrestu, azúrrestua. (c). adjektiboa. Hezurdura estuko abereez, behiez batik bat, esaten da. Azurrestua eta pelaje eskaxekua da, baiña esne-bei ona.
ba. 1. ba. (a). juntagailua. Bada. Pues. Ezta ba persona txarra, baiña...
2. ba. (a). interjekzioa. Quiá! —Ankia apurtu jatak eskiatzen. —Ba, ori eztok ezer.
3. ba. (a). aurrizkia. Aditz sintetikoekin eta baldintzekin doan aurrizkia. Badakizu zer nai dozun./ Badator, esaiozu.
bába. 1. baba, babía. (a). izena. . Phaseolus vulgaris. Indaba, babarruna. Alubia, judía Babak dare bazkaltzeko./ Pinttana danian tolosa-babia. Babia, gorri-biribilla, izeten dok gorrittik beltzera eitten daben ori, da pinttana danian da biribillian tolosa-babia. Gero beste bat pinttana izeten dok luzenkia, da orri baba pinttana. Klem. Hona hemen baba klase batzuk: baba gorri, -xa. Sinonimoak: Tolosa baba, -ia; tolosana, -ia; baba pinttana, -ia (zuri-beltza, pinttoa), baba beltz, -a (kolore beltzekoa, ez nahastu izen bereko Vicia faba-rekin). Zurietan baba zuri, -xa; baba zuri riñona. Ik. riñóna, tolósa bába, tolósana, pínttana. babá-ale, babá-alia. (a). izena. Baba-garaua. Aurten baba-ale txikixa dago. BABA-BÍRRI Ik. bírrin. babá-jan, baba-jána. (b). izena. Comilona de alubias. Biar baba-jana daukau Uberan.
baba-kanpaiak jo. esapidea. Bazkal ordua heldu. Baba- kanpaiak jo juek eta etxe aldera egin biarko juagu.
babá-lasto, babá-lastua. (c). izena. El tallo, la planta de la alubia. Idaurrakin jota babak aletu, ta gero lastua ganauei emoten jau.
babá-lora. babá-lora, babá-loria. (b). izena. Flor de alubia.
2. baba, babía. (b). izena. Ampolla que se levanta en la piel. Atxurran jardun dot eta babiak urten dost eskuan./ Zapata barrixak babak etaratzen doste.
babábeltz, babábeltza. izena. . Vicia faba (Subs. sativa). Haba. Bababeltzen puria daukau gaur./ Ikazgiñen jana ei da bababeltza.
Ik. bába.
baba-kóko, baba-kokúa. (c). izena. Baba-aleak hondatzen dituen zomorrotxoa. Baba-kokuak kalte aundixa ein ddau aurten.
Ik. éltxar, koko. burburixo, burburixua. Gorgojo. (SB Eibetno).
Sin. baba-kóko.
babá-lápiko, babá-lápikua. (c). izena. Baba egosi lapikokada, antzinako ohizko jatordua. Puchero de alubias. Eguardixan baba-lapikua. Gaiñera len gurian usatzen zan, kuadrilla aundixa be bai, ni gaztia nitzanian gurian pare bat mirabe be bai, da beratzi bat lagun, zortzi-beratzi bat lagun beti. Katillu lurrezkuak, aundixak izete zien, lelengo danak saldia. Da gero plater aaundi batera etarata babia. Erditti, e; da zurezko koillarak. Hil.
babálora. 1. babálora, babáloria. (c). izena. Baba landarearen lorea. 2. babálora, babáloria. (c). adjektiboa. Memeloa, geldoa, mokoloa. Edozer gauzagatik barre egiten duen pertsona, lasaia, maliziarik gabea. Lelo, -a, soso, -a. Se dice de las personas que se ríen por nada, tranquilas y sin malicia. Nora joango aiz ba babalora onekin, esandako guztia sinisten jok eta. Oso despektiboa ez den arren injenuoengatik esan ohi da. Oso gutxi erabilia gaur egun.
3. babálora, babáloria. izena. (Eibar) papaver rhoeas. Amapola.
babaparra, babaparria. (c). Babei edo lekei jartzen zaien parra; makila euskarria.
babaparria baiño meiagua. esapidea. Oso mehea. Txikitten babaparrie baiño mehiaue nitzuan, fraka motzetan ankak eta burue besteik ez. (AA ArrasEus 190. o.)
babáparrako, babáparrakua. (c). izena. BAÁPARRAKO. Planta de judía verde, vaina. Babaparrako saill edarra daukau./ Babaparrakua aurten berandu dator. Leka da babaparrakoaren fruitua. Lekak ematen dituen sailari babaparrako sailla esan ohi zaio.
Ik. léka.
bada. (d). juntagailua. Juntagailu disjuntibo distributiboa, oso adinekoek erabiltzen dutena era honetako esaldietan: Guk ezkiñuan goseik pasau. Etxian artzen zan, artua bada, patatia bada, babia bada, berduria bada, ezta? Ben./ Artua bada, garixa bada, gaztaiñia bada, ez euan goseik. Mertz. Sin. dala.