Hiztegia
áztarka. ÁZTERKA. 1. áztarka. (c). adberbioa. ÁZTERKA. Escarbando la tierra. Libre dabitzen oilluak aztarka jarduten dabe beti.
Oiloek hanken bidez egiten dutenaz esaten da, batez ere. 2. áztarka. (c). adberbioa. ÁZTERKA. Presaka, arrapataka. De prisa. Goiz guztia aztarka baten ibilli naiz. Ik. arrápataka.
aztárren, aztarréna. (c). izena. Arrasto, aztarna. Huella, indicio, vestigio. Gerra ondorian ibilli giñan batian da bestian billa, baiña ezkiñuan aztarrenik etara./ Ez i dao lapurra zein dan aztarrenik.
Ia beti partitiboan. AZTARRENIK EZ EUKI edo ETARA, gehienetan. Ik. árrasto.
aztártu. AZTERTU. 1. aztártu, aztértu. (b). du aditza. Escarbar (las gallinas). Oilluak etxazpi guztia aztartu dabe.
2. aztártu, aztértu. (c). du aditza. Arakatu. Registrar. Sasiarte ta errekazulo guztiak aztertu giñuzen, baiña ez giñuan topau ardixa.
3. aztártu. (c). du aditza. (Eibar) Sacudir, vapulear. Aztartik alper ori! Aztartu pelotia! . 4. aztártu, aztartúa. (d). izena. (Eibar) Astindua. Alanbriari ikutu eta emon zetsan aztartua iltzeko bestekua.
aztorátu. (b). da-du aditza. Azorar(se), excitar(se), soliviantar(se). Edurra ein dabelako ikastolako ume guztiak aztoratuta dabitz./ Oilluak len ziero aztoratu die; mirua ibiliko zan,-ero./ Zuen mutikuak inguruko danak aztoratzen dittu.
azúela, azúelia. (c). izena. Egurra lantzeko balio duen aitzurraren antzeko tresna. Azuela. aixkoriakin da azueliakin. Azuelia da atxurran modukua. Oiñ, gero naziño-naziñotikan diferentiak dia; batzuk portugesak kerten-motzak eta okerrauak izaten dia, ba ola joteko, arapuari bueltan, ezpala soltau ezteiñ. Juantxo.
azúkar-tóntor, azúkar-tontórra. (b). izena. Terrón de azúcar, azucarillo. Iru azukar-tontor botatzen jat kafiai. Azukarillo entzuten da gero eta gehiago.
azúnberdi, azúnberdixa. (c). izena. Azunbre erdi. Medio azumbre (1 litro). Egunero azunberdi esne eraten dot.
Gure mutikotan artean normala bazen ere, aspaldian ez dira isurkinak azunbreka neurtzen, litroka baizik.
azúnberdiko, azúnberdikua. (c). izena. AZUMERDIKO. Azunbre erdi (litroa) hartzen duen metalezko ontzia. Cierto recipiente de hojalata en el que cabe un litro. Ekarrizu azunberdikua, garrafoian zenbat litro ardao gelditzen dan ikusi biot eta. Ontzi hau erabili izan dute esne-saltzaileeek, ardodunek eta abarrek.
ázunbre, ázunbria. (c). izena. Azumbre, medida de capacidad (2 litros). Azunbre bat ardao eran giñuan bixon artian.
ázur. 1. azur, azúrra. (a). izena. Hueso. azurra eta azala izan. (c). esapidea. AZURRA ETA AZALA GELDITTU. Oso argala egon. Gaur ikusi dot Maria eta auraxe da azurra eta azala./ Azurra eta azala geldittu nitzan operau niñuenian.
ázurrak berdínddu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Nahikoa jan, bete. Llenarse, saciarse. Zer, orraittio azurrak berdindduko jatazen onezkero./ Ointxe majo garek, azurrak edarki berdindduta. Jandakoan behiei urdail-zuloa bete, berdindu, egiten zaielako esan ohi da. AZURRAK BETE ere entzun daiteke.
azurretaraiño egon. (c). esapidea. Kokoteraino egon. azurretaraiñoko billurra sartu. (c). esapidea. Izutu. 2. azur, azúrra. (a). izena. Espina de pescado. Eziozu sardiña azurrik txakurrai emon.
3. azur, azúrra. (c). izena. Enborrak erdi-erdian duen ardatza. Normalean kolore ilunagoa dauka eta samurrago egiten du zart. Da ontara artzen bozu bere azalen direziñuan, orduan azurra be bape pitzatu barikan labratzen da. Juantxo. Ik. biotz, giarra, -e.
azúrbaltz, azúrbaltza. (c). adjektiboa. Kanpotik etorritako erdaldunei erasten zitzaien mespretxuzko deikera. Término despectivo sinónimo de belarri-motz Iru azurbaltzekin burrukan ein najuan. Ik. belárrimotz.
azúrrestu, azúrrestua. (c). adjektiboa. Hezurdura estuko abereez, behiez batik bat, esaten da. Azurrestua eta pelaje eskaxekua da, baiña esne-bei ona.