Hiztegia
auspokerixa, auspokerixie. (c). izena. (Leintz) Ahozabalkeria, harrokeria. "Udalako Erregie". Azelakotxe auspokerixie!, esango dau norbaittek titulue leiruaz bat. Baiñe... ez ba!, ezta auspokeixie, egi berdaderue baiño. (AA ArrasEus, 184. o.).
áustu. (c). du aditza. Hauts bihurtu. Arrixa (kareharria) urakin botatzen bada, dana arro-arro-arro eitten da, da dana austu. Cand./ Ekarri bolia, irurak jota austu eiñ bia jittuat eta. Sin. auts eiñ.
autesta, autestia. izena. (Antzuola) "Aitzakia. Arek mezetara ez juteko autesta ederra ipini zeban." (Lar Antz).
auteste, autestie. izena. (Aramaio) "Pentsamendua, akordua, ideia. Autesteik pe ez gauken ba ori pasauko zanik." (Orm Aram).
automóill, automóilla. (b). izena. AUTOMOBILL, ANTOMOILL. Kotxea. Automóvil, coche. Automoilla garajian daukat konpontzen. Orain AUTOMOBILL gehiago. ANT Sin. áuto, kótxe.
áuts, áutsa. (a). da-du izena. AUTX (OS., SOR.). Polvo. Autsa aberatsa (edo ugarixa) da.. esaera. auts eiñ. (c). da-du aditza. Hacer(se) polvo. Nik an artu naban zartariakin e, zerenduta egon balitza auts eiñ eingo zan. Fran. Sin. áustu.
auts eiñ. (c). da-du aditza. Hacer(se) polvo. Nik an artu naban zartariakin e, zerenduta egon balitza auts eiñ eingo zan. Fran. Sin. áustu.
Autsa aberatsa (edo ugarixa) da.. esaera.
autsarri, autsarrixa. (d). izena. Karobian errez gero berehala hauts bihurtzen den harri mota. Piedra cenizal. Da arrixakin be kontuan euki bia da, arri klasiak daoz, karearrixa dia, baiña esate xate autsarrixak; da txarra autsarrixa tokaittia ero sartzeia. Ezauketan dianak izaten dia arkua artzen-da dabitzenak arri klasia, eta aren kontu aundixa euki biar da arkua eitteko denporan alako arririk an ez sartzeia, zeatik karobixa erre baiño len aeik goriketan dienian, erre eitten dia ta auts eitten dia. Andres.
autsontzi. 1. autsontzi, autsontzíxa. (b). izena. Cenicero. 2. autsontzi, autsontzíxa. (d). izena. Labearen barrena, erregaiaren hautsa geratzen zen lekua. Autsa etaatzeko be kaiñua garbi bia zan, da lenengo eitten zan autsontzixa. Cand.
Harrizko arku baten azpian errekina erretzen zenez, honen hautsa geratzen zen leku horri ematen zitzaion autsontzi izena.
auts-trápu, auts-trapúa. (d). izena. AUSTRAPU, AUSTROPO. Lixiba tinan egosten zenean hautsa arropekin nahas ez zedin iragazki bezala jartzen zen izara.
AUSTRAPU ahoskatu ohi da. Don.k dio eurek austrópo deitzen ziotela. Ondorengo esapidea ere eman digu: etxeko austrapúa izan. (d). esapidea. ETXEKO AUSTROPÚA IZAN. Etxeko guztien kulpak edo akatsak bere gainera erori. I izengo aiz zuen etxeko austropúa. Don.
autu. 1. áutu, áutua. (d). izena. (Eibar) "Asunto, suceso, incidente. Autua zan, batak zor zetsala bestiari. Euren artian sortu zan autu bat burrukarakua. 2. áutu, áutua. (d). izena. (Eibar) Esamesa, berriketa. Autua ugari eta formalidade gutxi./ Elgetan ez ebillen beste auturik, zezenak gora ta zezenak bera. (SM Ezten)
autubátzaille, autubátzaillia. (c). adjektiboa. (Eibar) Esamesak kontatzeko zaletasuna duen pertsona. Entrometido, -a, reportero, -a. Alde guztietara eltzen zan a, gure lagun autubatzaillia, eta beti genkixan beragandik inguruetan gertatzen zan dana.
autúko, autukúa. (d). izenlaguna. Aukerakoa, aproposa, baina beti alderantzizko zentzuarekin. Menudo, dichoso. Jesus! Autuko konbestaziñua etara dozu umien aurrian./ Autuko fuboloi ez ete da sekula akabauko...