Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
atxurkilla
átzen
atxurkilla, atxurkillia. (Eibar) "Azadilla, azada de dos picos." (SB Eibetno). Ik. jórrai. atxurkillia arrapau. Mozkortu. Ik. atxur.
atxúrtu. 1. atxurtu. (b). du aditza. Lurra aitzurrez landu. Trabajar la tierra a azada. Baiña, zetan atxurtu dozu ori, perrejilla ereindda neukan da. 2. atxurtu. (c). da aditza. Mozkortu.   Emborracharse. Banoia etxera, ziero atxurtu baiño len.
atzámar, atzamárra. (a). izena. Dedo. Biatz edo bietz ere erabiltzen da, baina badirudi eskukoak izendatzeko atzamar edo atzapar gehiago esaten dela. Dena dela, hemen ez da egiten atzamar eta bietz-en arteko diferentziarik. Sin. bíetz.
atzámarka eiñ. (a). du aditza. ATZÁPARKA EIÑ. Arañar. Atzamarka ein ddost mosuan.
atzamarkára, atzamarkaría. (b). izena. ATZAPARKÁRA. Arañazo. Ikusi zelako atzamarkarak ein ddostan arpegixan.
atzápar. 1. atzápar, atzapárra. (a). Dedo. Ik. atzámar. 2. atzápar, atzáparra(k). Erpea(k). Garras. Eneuke jausi nai orren atzaparretan.
atzázkal, atzazkála. (a). izena. AZÁZKAL. Uña.
átze. 1. átze, átzia. (a). izena. La parte posterior. Seminarixo atzia zuriz pintau dabe./ Atzia baiño aurria polittaua da. Ant. áurre. Ik. óste. atzekúaz áurrera. (b). adberbioa. Al revés, con lo de atrás para adelante. Jertsia atzekuaz aurrera daukazu. Ik. itxúlikaldera, aldrebes. 2. átze, átzia(k). izena. Ipurdia(k).   Nalgas, culo, trasero. Txal orrek egundoko atziak dauzka. Pluralean, batik bat. atze ona euki. (c). esapidea. Nahikoa diru edo baliabide izan edozein ezustekori aurre egiteko. Urtebetian paruan egon arren, orrek eztauka billurrik. Atze ona dauka orrek. Ik. atzékalde. atzé-mardo egon. (d). esapidea. Ezer egin gabe egon, egonean egon. Lit.: ipurtaundi egon. Zuek egon atze-mardo, lanak berez eingo dielakuan. Oso galdua. atzeko otzik barik. (c). esapidea. (Eibar) "Lasai asko, zaratarik gabe, norberari botatakoa baino erantzun zorrotzagoa eman. Plaentziatarren urteerak atzeko otzik bakuak izaten dira. átzetik émon. 1. atzetik emon. (b). dio esapidea. Ibilgailu batek beste bat atzetik jo. Atzo atzetik emon josten San Juango rektan. 2. atzetik emon. (b). esapidea. (arrunkeria.) Uzkitik zakila sartu. Irudizkoetan, izorratu. Kontuz ibilli ari, akordau orduko atzetik emungoske ta. atzetik ibili. 1. atzetik ibili. (b). esapidea. Norbaiti jarraika ibili. Besteak beste, faboreak edo arreta eskuratu nahirik Julion atzetik ei dabitz urrengo elekziñuetarako./ Polizia atzetik ei dauka./ Neska orren atzetik jabik aspaldixan. 2. atzetik ibili. (b). Zintzotasunik gabe edo azpikeriaz jokatu norbaitekin. Neri etxatak atzetik ibiltzia gustatzen, nik gauzak arpegira esaten jittuat. átzia émon. (c). aditza. Bizkarra, ipurdia eman (zentzu literalean, batez ere). Ez idak neri atzia emon da kontestaidak. atzian gelditzekua ez izan. (c). esapidea. Ausarta, aurrera egitekoa izan. Zuk pentsauko dozu zure semia santua dala? Ba aura be ezta atzera gelditzekua. atzian zulua izan. esapidea. Inor ez dela perfektua adierazten duen esapidea. Aberatsa eta ederra eta nai dana izango da, baiña arek pe izango dau zeoze. Arek pe atzian zulua. Sin. ipurdian zulua euki.
atzé-bikotx, atzé-bikotxa. (d). izena. Ipurtalde gizenak eta bikoitzak dituen txahalaz "atze-bikotxak" dituela edo "atze-bikotxa" dela esan ohi da. Ixkua aparta erosi jok ferixan. Atze-bikotxa. Pertsona ipurtandiez ere bai. Sin. atze-doble.
atzéiñ. (a). du aditza. (Angiozar) Itzali.   Apagar Etxetik urten aurretik sua atzeiñ. Angiozarren bakarrik. Etim.: hatz+egin. Sin. amatau, itxungi, eméndau.
atzékalde, atzékaldia. (a). izena. Atzeko aldea.   Parte trasera. Liburuan atzekaldian agertzen da ori. Ant. aurrékalde. atzekalde ona edo txarra euki. (b). esapidea. (Oñati) "Atzekalde ona, txarra xakok: se dice de una persona de buena o mala conducta, de mucha o poca reserva de dinero." (Izag Oñ). Ik. atze ona euki.
átzeko zúlo, átzeko zulúa. (c). izena. Ipurzuloaren eufemismoa. Tapaik atzeko zulua, puzkarti. Ik. ipurzúlo.
atzelári. 1. atzelari, atzelaríxa. (b). izena. Pelotan, atzean jokatzen duena.   Zaguero. Atzelarixa aurrelarixa baiño obeto egon da. 2. atzelari, atzelaríxa. (b). izena. (arrunkeria.) Homosexual masculino. Mutill guapo ori atzelarixa ei da.
atzé-libre, atzé-libria. (d). izena. Atzea libre duena. Arropa, zapata... Zapata "atze-libriak" dio JJp.k: Andrioi e, orrek takoi... orrek zapata atze-libriak.