Hiztegia
artáputz, artapútza. (c). izena. . Ustilago zeae unger. Tizón de maíz. Artaburuari inoiz hazten zaion perretxikotxoa, heltzen denean hauts beltz eta usain txarreko bihurtzen dena.
artara. 1. artara. (b). adberbioa. Horrela, hala. De esa manera, así. Bera etorri deilla, ta artara danok konforme.
2. artara. (c). adberbioa. A ello, a eso. Egunero ardau-botillia eraten dau; artara jarritta dao bai, tta alperra da ezer esatia.
artáre, artária. (b). izena. Area. Au da artarian atzekaldekue, emen sartzen da egur bat. Bix. Sin. áre.
artásoo, artásoua. (b). izena. ARTÁSOLO (UB., LEIN.). Artasoroa. Maizal. Ormatxorixak dabitz artasouan.
artátxiki, artátxikixa. (d). izena. . Panicum miliaceum. Mijo. Artoa Ameriketatik ekarri aurretik, arto mijoari esaten zitzaion. Gero, Ameriketatik ekarritakoa nagusitu zen eta izena ere bereganatu zuen. Orduan, artatxiki edo artaxee hitzak asmatu ziren mijoari deitzeko. Egia esan, gaur ia ezezaguna da landare hau gure artean, eta izena baserritar ilustratu samar batzuek bakarrik ezagutzen dute.
1. árte, artía. (c). izena. . Quercus ilex. Encina. Klima mediterraneoko zuhaitz tipikoa, Euskal Herrian, Kantauri isurialdean, batik bat, oso ugaria ez dena, kostaldeko leku karstikoetan izan ezik. Oso lodi eta itzaltsuak ikus daitezke, baina baita zuhaixkak ere arte-txaretan. Bere ezkurra oso estimatua dute txerriek. Etxegintzan, kaballuak (zur okerrak) egiteko erabili izan da.
Ik. arte-txára.
2. arte. (a). posposizioa. Hasta. Biar arte./ Lagunduko dotsut kalera arte.
arteraiño. (c). ARTERARTE. Ordurarte. Arteraiño pozik bizi zan./ Etzeban arterarte olakorik pentsatzen. arteraiñoko, arteraiñokua(k). (c). ARTERARTEKO, ARTERARTEKUA(K). Ordura artekoak. Arteraraiñokuak barkatu notsan baiña gerokuak ez.
3. árte, ártia. (a). izena. Arte, maña, habilidad. Egundoko artia dauka aixkoran.
ártia artu. (c). esapidea. ÁRTIA BILLAU. Eskua hartu. Coger el truco. Manixaz beteta dago ta familixa guztia arteik artu ezindda dabill./ Da berrogetabi-iru urtian eon ni bai biberista, eta fan dan urtera artian eztotsat artu lurrari arterikan. Juantxo./ Orri artia billau bie jako. Arapuak eukitzen dau beta, eta erreminttia sartzen bozu betan beren aldera, orduan pitzatu eitten da. Juantxo.
Artékale, Artékalia. (a). toponimoa. Bergarako kalea. "Artekalian" bizi da, esaten da gehiago "Artekalen" baino. Gauza bera esan daiteke Barrenkale eta Goenkalez.