Hiztegia
artábirrin, artábirriña. (c). izena. Arto ehotua, baina artirina baino larriagoa, abereen pentsutarako erabiltzen dena. Maíz triturado. Dagon pentsuik onena: artabirriña.
Ik. artírin.
artabízar, artabízarra(k). izena. Artaburuak puntan dituen bizarrak. Barba del maíz. Mutikotan artabizarrak erretzen giñuzen zigarrotzat.
artabúru. 1. artabúru, artaburúa. (b). izena. Mazorca de maíz. Artaburuak apaingarritzat ikusten die batian bestian.
2. artabúru, artaburúa. (b). izena. (adierazkorra.)
Mozoloa, ergela. Ez du hitz horiek bezain esanahi minbera. Estúpido, bobo.
Ixilik egon ari, artaburuoi alakuoi.
3. artabúru, artaburúa. (c). izena. Zenbait etxetan pinu-buruei esaten zaie. En ciertas casas, aunque parezca ilógico, llámase así a las piñas de pino. Sin. piñú-káskara, piñubúru.artágaiñ, artagáiña. (d). izena. Trozo de tallo que va desde la mazorca hasta la flor (ya quitada). Bi ostrokin batzen da artaloria, da gero gelditzen da andik eta burura bittartian beste bi ostro ero iru, da ari esate jako artagaiña. Don.
Sin. artápunta.
artáganbara, artáganbaria. (c). izena. ARTAKAMARA (OÑ., LEIN.). Artoa gorde ohi den ganbara. Ik. gánbara.
artájaiki, artájaikixa. (d). izena. ARTAJOKI. Artoa mazoz jotzeko egurrezko plataforma. Majamaíz. Artajaikixa zuan ola ankadun erredondo bat, azpixan olak-eta zuluak-eta baztarretan esixakin indda, artua joteko. Klem.
Sin. artz.
artajórra, artajorría. (b). izena. Operación de escarda del maíz. Aste osua artajorran jardun dou./ Artajorria gerrirako lan astuna da.
Artajorran eiñ, artajorrara joan...
artákaskara, artákaskaria. (b). izena. Lokotxa. Cáscara que resulta de desgranar el maíz. Artakaskarak eztie txarrak sutarako. Sin. káskara.
artakotzat eon. ARTAKOTZAT EUKI. "Halakotzat eduki, egon. Guk 'daixon' esaten dou eta ez 'deixon'; neu artakotzat nao beintzet." (Lar Antz).
artálasto, artálastua. (c). izena. ARTO-MAILLASTO (EIB.). Arto landarearen kirtena. Artaburua kendu ondoren deitzen zaio, batik bat, artalasto. Tallo de maíz, sobre todo después de quitársele la mazorca Artalastuak, atxurrez jo ta errekara botatzen giñuzen.
artálatauka. (d). Bada kanta bat zera dioena: "Artalatauka, Artalatauka, Artalatauka famia, beria dabela, beria dabela mundu guztiko jentia. Urrapanpa Xixili, lapikua jota itzuli, urrapanpa Manola, legatza katuak jan zola. (sic)." Gure aitak esaten zuen garotatik etxerakoan kantatzen zutela kalejira erritmoaz, bukatu ahala berriro ekinez. Badirudi, «Artolak dauka» dela. Inoiz entzun dugu Ori dok artalatauka, ori!, artobero, kerten edo antzeko zentzuaz.
artalde, artaldía. (c). izena. Rebaño de ovejas. Errebaiñu aundixa joiak ortxe. Da ola ikusten bok, joño, artaldia jabik an. Don. Errebañu gehiago entzuten da artalde baino. Sin. ardi-errebáiñu. Ik. errebáiñu.
artálora, artáloria. (b). izena. Flor del maíz. Batuizu sendor bat artalora ganauendako.
Abere-janaritzat moztu ohi da berdetan. Bi ostrokin batzen da artaloria, da gero gelditzen da andik eta burura bittartian beste bi ostro ero iru, da ari esate jako artagaiña. Don. Ik. artápunta.
artamalúta. 1. artamaluta, artamalutía. (c). izena. Artaburuaren estalkia. Envoltorio de la mazorca. Artamalutak koltxoiak eitteko erabiltze zien. Sin. maluta. 2. artamaluta, artamalutía. (c). izena. Artobero, mokolo. (Ez du hain esanahi minbera). Bobo, lelo. I aiz artamalutia, i.