Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arróputz
artakerten
artakotzat eon. ARTAKOTZAT EUKI. "Halakotzat eduki, egon. Guk 'daixon' esaten dou eta ez 'deixon'; neu artakotzat nao beintzet." (Lar Antz).
artakutxa, artakutxia. izena. Artoa gordetzeko kutxa.
artálasto, artálastua. (c). izena. ARTO-MAILLASTO (EIB.). Arto landarearen kirtena. Artaburua kendu ondoren deitzen zaio, batik bat, artalasto. Tallo de maíz, sobre todo después de quitársele la mazorca Artalastuak, atxurrez jo ta errekara botatzen giñuzen.
artálatauka. (d). Bada kanta bat zera dioena: "Artalatauka, Artalatauka, Artalatauka famia, beria dabela, beria dabela mundu guztiko jentia. Urrapanpa Xixili, lapikua jota itzuli, urrapanpa Manola, legatza katuak jan zola. (sic)." Gure aitak esaten zuen garotatik etxerakoan kantatzen zutela kalejira erritmoaz, bukatu ahala berriro ekinez. Badirudi, «Artolak dauka» dela. Inoiz entzun dugu Ori dok artalatauka, ori!, artobero, kerten edo antzeko zentzuaz.
© Jaione Isazelaia
artalde, artaldía. (c). izena. Rebaño de ovejas. Errebaiñu aundixa joiak ortxe. Da ola ikusten bok, joño, artaldia jabik an. Don. Errebañu gehiago entzuten da artalde baino. Sin. ardi-errebáiñu. Ik. errebáiñu.
ártale, ártalia. (b). izena. Grano de maíz. Oilluak gustora jaten dabe artalia.
artálora, artáloria. (b). izena. Flor del maíz. Batuizu sendor bat artalora ganauendako. Abere-janaritzat moztu ohi da berdetan. Bi ostrokin batzen da artaloria, da gero gelditzen da andik eta burura bittartian beste bi ostro ero iru, da ari esate jako artagaiña. Don. Ik. artápunta.
artamalúta. 1. artamaluta, artamalutía. (c). izena. Artaburuaren estalkia.   Envoltorio de la mazorca. Artamalutak koltxoiak eitteko erabiltze zien. Sin. maluta. 2. artamaluta, artamalutía. (c). izena. Artobero, mokolo. (Ez du hain esanahi minbera).   Bobo, lelo. I aiz artamalutia, i.
artámarko, artámarkua. (c). izena. Artoa eta abar sartu aurretik soroan markak egiteko balio duen zurezko tresna.   Instrumento de labranza que sirve para marcar la tierra antes de sembrar. Illarak zuzen eitteko biar biarrezkua da artamarkua. Sin. márko.
artámatxar, artamatxarra. (c). izena. Artaburu kaxkar eta ale gutxikoa.   Mazorca pequeña y defectuosa. Artamatxarrak banastatxora bota, gero ganauei emoteko. Sin. artákaskar, matxar.