Hiztegia
arríjasotze, arríjasotzia. (b). izena. Levantamiento de piedra. Gaur arrijasotzia dago Basalgon. Sin. kargá-jásotze.
árrika. 1. árrika. (b). adberbioa. A pedradas. Arrika bialdu gaittue errittik. árrika eiñ. (a). Harriak zerbaiti edo norbaiti bota. Apedrear. Arrika ein gontsen San Juanguei./ Kikarei makiña bat arrika einddakuak ga 2. árrika. (c). adberbioa. Pelotari oratu eta jaurtiz pelotan egitea. Jugar a la pelota agarrándola y lanzándola. I gogorra izango aiz pelotan baiña nik arrika jokatukostat.
Antzina egiten ziren halako apustuak. árrika bota. (b). esapidea. ARRIKA JAURTI. Zerbait indarrez urruti bota. Arrojar lejos un objeto como se hace con las piedras. Nere txapela artu ta arrika jaurti zeban errekara.
3. árrika. (d). adberbioa. Ugari, erruz, gehiegi, botaka. Para dar y regalar. Gaur tomatia arrika zeuan plazan./ Aurten keixia arrika euki dou.
Ik. bótaka.
arrikalári. 1. arrikalari, arrikalaríxa. (c). izena. Harrika egin zalea. Aficionado a tirar piedras. Bittor arrikalari demasa zuan; etxuan kikaraik sano lagatzen.
2. arrikalari, arrikalaríxa. (c). izena. Pelotan "atxikia" egiten duena. Arrietak eta Atano XII.ak arrikalari famia zeuken.
1. arrikára, arrikaría. (a). izena. Harrikada. Pedrada. Ama, Xabierrek arrikaria emon dosta.
arrikara baten barruan. (d). esapidea. Hurbil, harrikada bat irits daitekeen distantziaren barruan. Arrikara baten barruan dare sei etxe Mainddaon.
arrikára. 1. arrikára, arrikaría. (a). izena. Harrikada. Pedrada. Ama, Xabierrek arrikaria emon dosta.
arrikara baten barruan. (d). esapidea. Hurbil, harrikada bat irits daitekeen distantziaren barruan. Arrikara baten barruan dare sei etxe Mainddaon.
2. arrikara, arrikaría. (c). izena. Zoro-haizea, buruko ikutua. Toque, "pire". Kriston arrikaria jaukak orrek; igual izotz demasa ta manga motzetan. "Arrikaria euki", batez ere. Ik. zartaría euki, ikutu.
arríkatz, arríkatza. (b). izena. Carbón mineral. Arrikatza erabiltzen dou ekonomikarako. Ik. egúrrikatz.
arri-kóskor, arri-koskórra. (a). izena. ARRI-KÓXKOR. Piedrecilla. Arri-koskor bat sartu jat zapatan.
arri-koskorra baiño gogorrago ibili. (c). esapidea. Oso osasuntsu ibili. Zuen aittajuna arri-koskorra baiño gogorrago dabill aspaldixan.
arri-koskorran pare lo eiñ. (b). esapidea. Lo sakon egin. Telefonuak jo dabenian arri-koskorran pare nenguan lo. Esapide hauetan arri-koskor zein arri entzun daiteke.
arrí-maillu, arrí-maillua. (c). izena. Harria zatitzeko porra, arginak eta erabiltzen dutena. Porra de despedazar piedra.
arrimára, arrimaría. (b). izena. Arrimada, acción de arrimarse mucho en el baile a la pareja. Hurrengo esapidean ia bakarrik erabilia
arrimaría jo. (b). esapidea. Estu-estu dantzan egin. Golden-ian kriston arrimaria jo najotsan neska orri.
arrímau. (a). da-du-zaio aditza. NOR-NORI. Arrimar(se). Arrimaukoittut oe bixak?/ Ezta arrimau be eitten gurasuen etxera./ Suai ez akixo geixegi arrimau. Hirugarren adibidea NOR-NORI da (arkaikoa).
arrímauta bizi. (b). esapidea. Ezkondu gabe elkarrekin bizi. Vivir arrejuntados. Ez ekixan ala? Aspalditxotik arrimauta bizi i dittuk.
arrímu, arrimúa. (c). izena. Babesa. Arrimo, protección, compañía.
NON eta NORA kasuetan entzun daiteke ia bakarrik. Biek zentzu berdintsua dute: arrimúan edo arrimúra. (c). ARRIMÚAN. Al arrimo. Ederki bizi da ori Felipen arrimuan./ Ia ba gure neska alper orrek zuen Idoian arrimura zerbait eitten daben
árrio, árriua. (c). izena. Andregaiaren ekipaia. El equipaje de la novia, el ajuar. Orrek arrio tratu orrek gure aurretikuak, amengo aitta ta amak. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajaunana arrio bikua ei zan. Ben./ Arriua burdixan, konpleto, laixak eta be bai, erropia... Irixak, elegantiak, manta ederrekiñ da. Kanpanillak lepuan. Burdixan da, gero kontau eitten ei zittuen danak. Txirrrii, burdi-irrintzak. Pasatzen da bai ikusi, geu gaztiak eta, kalian pasatzen da, bodia, danak ondorik juten zien da. Burdixai irrintzak, tirrirriii, preparau eitte i zittuen, da atzetik jentia ta. Seguru danborra batek eta bestiak e dultzaiñia. Danborrak pra-pra pra! “ 1926an ezagutu zuela arreo-gurdia Donatok Elosuko Narbaiza Azpikoan, mutiko txikia zelarik han egon baitzen hiru eguneko ezteguetan. Gerra denborarte iraun omen zuen ohiturak Elosu eta Azkoiti aldean, baina ordurako Bergara aldean galdua omen zegoen. Emaztegaiak berak egin behar izaten zuen ehuna egiteko haria, harekin etxerako arropa egiteko; urtetan jarduten zuten ezkontza-arreoa prestatzen, eta ezkontzako egunean ahal zenik eta dotoreen jartzen zituzten gauza guztiak arreo-gurdian, eta maiorazkoaren etxera eramaten ziren. Han ezkontza-bazkariaren ondoren jostunari zegokion hura jendeari erakustea, lan honi "arrio-zabaltzia" deitzen zioten. arrio bikoti, arrio bikotixa. (d). izena. Arreo bikoitza, bi arreo gurdi. Doble ajuar. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajaunanana arrio bikua ei zan. Benita.
arriua bota. (b). aditza. ARRIUA ZABALDU. Emaztegaiak zekarren arreoa erakutsi; jostunaren egitekoa zen. Mostrar el ajuar de la novia. Arriuoi makiña bat bider ikusitta gare: onbeste izarak, ta ezkontzen zanak arriua eruen ta arriua botatzen. Ta zertzuk onenbeste, bat eta bi tta izarak onenbeste, ta kamixak ainbeste ta bestia ta... beste bat soñian eukiko dau... ikusi ein bijako daukan edo ez! Burdixakin; gorua makillan ipinitta, kerrua batuta goruen, goenkaldien, partikako zerien, aura gorua, goruetako ardatza, ta zeakiñ, erropero ta guzti an sartuta. Ori arriuoi ala juten zan. Burdixa berriz irrintz zaratiakin, soiñua juaz, jaboia ero, intxaurra ero, zeoze irrintzia ataratzekua ero; “rinn” soiñua or atai guenian; irixan aurrien beste bat, eta atzien goruekin da, andria ero zea goruekin da goruetako makiñiakin. Sebua izate zan erruberan. Juana.
arrio-burdi, arrio-burdixa. (b). Arreoa zeraman gurdia. Carro que llevaba el ajuar de la novia. Ik. árrio.
arrio eiñ. (d). aditza. (Eibar) Beldurtuta atzera jo. "Rehuir el desafío. Arrio, arrio, bildurtuta atzera eiñ dozue! Arrio eittia dok ori./ Ez eixozu arriorik egiñ, eixozu aurre, bildur barik. Ik. karraskadia jo.
arriólari, arriólarixa. (d). adjektiboa. (Eibar) Beldurtia, atzera jo zalea. Basarriko oillarra, aundixa eta arriolarixa. (Etxba Eib).
arrískau. (c). da-du aditza. Arriesgar(se). Ezer nai bada, arriskau ein bia da./ Ainbeste diru zela arriskau leike. Arriésgau entzuten da gero eta gehiago.
árrisku, árriskua. (a). izena. Riesgo, peligro. Arrisku aundiko lana da piñu botatzia./ Etxetik urten ezkero, beti dago arriskua.
arrítsu, arritsúa. (b). adjektiboa. Harri asko dagoen lekua. Pedregoso, -a. Riojako patata-lurra oso arritsua da.
arríttu. (c). du aditza. Segari segarria pasatu. Afilar la guadaña con la piedra. "Segia sendatu in dda”. Amostu be esaten dok, baiña arrittu eitten dok. Bi zer dare or. Sendatzen danian arrittuta be etxok balio, pikau ein biok orduan; eta bestela, berriz, amostu eitten dok, pikaduria ondo, baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don. Ségiai arríxa pasau edo ségia arrixákin pasau ere bai. Arri-ren lekuan segarri ere bai. Sin. arráiztu. Ik. amóstu, ségarri, sendátu.
arri-txaplata, arri-txaplatía. (d). izena. Harri pusketa txiki eta zapala. “Busti ala siku”, ori arrixa zanian —dirua etzan egoten betik— eta orduan arrixa, bota txistua ta botatzen zan gora, arri-txaplata bat: “busti ala siku?” Don.