Hiztegia
arrazóe, -i, arrazóia. (a). izena. ERREZÓE (OS.). Razón. Eztakitt bixotatik zeiñek daukan arrazoia./ Nik eztot ezautzen... Gauza batzutan ondo plantatze i zan errezoietan-da, baiña faillaua. Hil.
errezoietan plantau. (d). esapidea. Arrazoitzeko gauza izan. Ik. errezoi-ko adibidea Ik. arrazóe, -i.
árre!. (a). interjekzioa. Astoa astintzeko esaten den hitza. Voz con la que se acucia al burro. Arre astua! . Ant. íso!. Bakoitzak bere astuai arre. esaera. Bakoitzak bere gauzak aurrera eraman. . arre edo iso egin. (c). esapidea. Zirt edo zart egin. Arre edo iso eitteko sasoia dozu zuk pe.
arre-arre ibili. esapidea. (haur hizkera.) Asto edo zaldi gainean ibili.
arrebaérdi, arrebaerdíxa. (c). izena. Guraso bat desberdina duen arreba. Hermanastra (de hermano). Esan bi hitzetan ere bai: arréba erdíxa.
arrébato, arrébatua. (d). izena. ARRÉBATU. Zakarraldia, beroaldia. Arrebato. Lelengo arrebatuan eskuan zeukan bringiakin jo juan buruan. Klem./ Eurixa grazia ederrian ein dau, beste arrebatu aren aldian beste gauza bat da au.
arrebatzako, arrebatzakua. (d). izena. Arreba ordekoa. Arrebatzakua eban baiña bere odolekua beste gura eban. (Etxba Eib)