Hiztegia
arrakátu. (d). da aditza. ARRAKÁLDU. Arrakalatu, brintzatu. Hendirse, resquebrajarse. Laster da azkena txabola arena be, ixa dana arrakatuta dago ta. Mertz.
Gutxi erabilia. Brintzatu da ohizkoa.
arráma, arramía. (a). izena. Zuhaitz adarra. Rama.
Arrama orrek egundoko keixa pillia dauka. Lodiei adar eta meheei arrama deitu izan zaie, baina bereizketa gabe ere bai. Sin. adar. Ik. mádal.
arráma-ázur, arráma-ázurra. (d). izena. Hueso trasversal de la cadera de vacuno. Arrama-azurra esate jakok goiko trabesekuai, ta an juten dok aren puntan ori bola ori sartuta, arrama-azurrian ijeria; ijeria dok berakua, atzeko anketan. Aurrian “besapalia” esaten jakok. Don.
Ik. ijera, mókor.