Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
árrabete
arráma
arráma, arramía. (a). izena. Zuhaitz adarra.   Rama. Arrama orrek egundoko keixa pillia dauka. Lodiei adar eta meheei arrama deitu izan zaie, baina bereizketa gabe ere bai. Sin. adar. Ik. mádal.
arráma-ázur, arráma-ázurra. (d). izena. Hueso trasversal de la cadera de vacuno. Arrama-azurra esate jakok goiko trabesekuai, ta an juten dok aren puntan ori bola ori sartuta, arrama-azurrian ijeria; ijeria dok berakua, atzeko anketan. Aurrian “besapalia” esaten jakok. Don. Ik. ijera, mókor.
arrámarra, arrámarria. (d). izena. (eufemismoa.) ZARRAMARRA. Haserretutakoan egiten den eztabaida.   Discusión. Guk geuk ezkiñuan sekula “i” usau bez (hiketan egin andra-gizonen artean). Guk pe itten giñuzen arramarrak, berrogeta amabost urtian alkarrekin bizi izen giñan, berrogeta amabost urte, batian aixkire ta bestian asarre, baiña “"i"” sekula bez. Ben.
arramatada, arramatadia. "Ofensiva, ataque. Gure txakurrak txakur haundi bat ikusittakuan lehelengo arramatadia ein, eta gero arek frente emoten baetsan, ezkutau." (SB Eibetno).
arramill, arrámilla. (d). izena. (Oñati) "Piedra suelta que se precipita por una pendiente." (Izag Oñ). Ik. amíll.