Hiztegia
armaixo aundi, armaixo aundíxa. (d). izena. Arropa zintzilik edukitzeko moduko armarioa. Ik. errópa-ármaixo.
armazóe, -oi, armazóia. (c). izena. Edozein gauzaren egitura. Armazón. Armazoia ifintzen da enkolauta; gero ia kolokau eitten da, bisagriakin eta kolokatzen da markuan. Sebas. Donatorentzat, adibidez, etxearena eskeletua da; armazoia erremintentzat erabiltzen du gehiago. Sin. eskéleto, zúraje. Ik. etxe.
armeríxa, armeríxia. (a). izena. (Eibar) Armagintza.
Asko ziran baserrittik etortzen ziranak armerixara. (Etxba Eib). Sin. armagintza.
armoníxa, armonixía. (c). izena. "Armonixan egon" esapidean erabilia batik bat. Ikusiko dugunez, armonixa ona edo txarra izan daiteke. Giro, lagunarte, barne-egoera, ona edo txarra, alegia, baina armonixan egon beti da urduri eta tenple txarrez egotea. Armonía. Usado casi exclusivamente en los siguientes modismos.
armonixán egon, pasau. (c). esapidea. Arduratan egon, urduri egon; zerbaiten zain, batik bat. Estar nervioso, normalmente a la espera de algo. Alabia falta zan, da gau guztia armonixan egon naiz (edo pasau dot).
Ik. ardurátan egon. armoníxa ederrían, onían egon, pasau, bizi. (c). esapidea. ONÍAN. Giro onian, lagunarte ederrez.
Eskursiñuan izan ga. Armonixa ederrian pasau dou eguna./ Alkarrekin armonixa txarrian bizitzia baiño obe bakarrik. Baita armonixa txarrian. Alkarrekin armonixa txarrian bizitzia baiño obe bakarrik.
armúka, armukía. (d). izena. Harkaitz txikia. Peñasco. Ardixak armukapera joaten die billotxa ein barrixan keizpe billa.