Hiztegia
ardi-nárru, ardi-narrúa. (b). izena. Ardi-larrua. Piel de oveja con su vellón.
ardi-narruz jantzitta ibili. (c). esapidea. On itxurak egiten dituzten jende gaiztoaz esana. Ondo ezautzen dou ori, oiñ ardi-narruz jantzitta ibilli arren. Antzinako otso-ipuinen batetik.
ardizáin. (b). adberbioa. Ardiak zaintzen. Amar urtekin asi nitzan ardizain./ Luis ardizain da mendixan.
ardúra. 1. ardura, arduría. (b). izena. Kezka. Preocupación. Zapatutan klasia eukitzen dau, ta sarrittan arduriak eztotsa lo eitten be lagatzen./ Etziñan agertzen da arduratan neuan. ardúra izan. (a). dio-zaio aditza. Axola izan. Importar. Bai, asko ardura jat neri./ Berandu bazatoz be, eztotsa ardura.
NOR-NORI edo NOR-NORI NORK, bata zein bestea. arduraik euki ez. (c). esapidea. Bakarrik baliatzeko gauza izan. Zuen neskiak oiñezkero eztauka iñora joateko arduraik./ Orrek eztauka etxeko lanak eitteko arduraik. Jakina, beste testuinguru batean erresponsabilitaterik eza adierazten du. ardurátan egon. (c). esapidea. Kezkatan egon. Estar preocupado, impaciente. Oinddio eztoskue pagau ta arduratan gare. Ik. armonixán egon. 2. ardura, arduría. (b). izena. Interés, responsabilidad. Fubola da mutiko orren ardura bakarra./ Ikastolako argixak emendatzia ezta nere arduria./ Neska! zelako ardura gutxi daukazun. ardúrak artu. (c). esapidea. Asumir trabajos, cargos, responsabilidades. Kontzejal urten biozula? Ardurak artzia erreza da, baiña gero erantzun ein bia da. ardurak euki. (c). Tener cargos, responsabilidades. Ardura aundixak zeuzkan itxuria, ta burutik endreau zan. arduría artu. (c). Responsabilizarse.
Esamiñak laster badauzkazu, arduria artu ta ikasi. Zuen neskatilliak badaki arduria artzen komeni danian. Sin. arduratu. 3. ardura, arduría. (c). izena. Importancia. Eztot entenditzen fubolai zela emon leikixon ainbeste ardura.