1. ardura
1. ardura, arduría. (b). izena. Kezka. Preocupación. Zapatutan klasia eukitzen dau, ta sarrittan arduriak eztotsa lo eitten be lagatzen./ Etziñan agertzen da arduratan neuan. ardúra izan. (a). dio-zaio aditza. Axola izan. Importar. Bai, asko ardura jat neri./ Berandu bazatoz be, eztotsa ardura.
NOR-NORI edo NOR-NORI NORK, bata zein bestea. arduraik euki ez. (c). esapidea. Bakarrik baliatzeko gauza izan. Zuen neskiak oiñezkero eztauka iñora joateko arduraik./ Orrek eztauka etxeko lanak eitteko arduraik. Jakina, beste testuinguru batean erresponsabilitaterik eza adierazten du. ardurátan egon. (c). esapidea. Kezkatan egon. Estar preocupado, impaciente. Oinddio eztoskue pagau ta arduratan gare. Ik. armonixán egon.