Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
apúr bat
arági fáltso
apúr bat. (a). zenbatzailea. Puska bat.   Un poco. Diru apur bat ein ddabela ta dana libre dalakuan dabill. Sin. kisí bat, puxká bat. Ik. pittín bat. ápurka. (b). adberbioa. Poco a poco. Apurka-apurka, diruak ein zittuan. Sin. puxkánaka.
apúrkor, apúrkorra. (c). adjektiboa. Erraz apurtzen dena.
apúrtu. 1. apurtu. (a). da-du aditza. Puskatu.   Romper(se). Ik. áusi. apurtuta. (b). Oso nekatuta. Apurtuta etorri giñuztan mendittik./ Jota apurtuta najaok norbait edo zerbait apurtzekoik ez egon. (c). esapidea. NORBAIT. Onena izan. Oinddio be etxaok Retegi apurtzekoik./ Nai dabenak nai dabena esango jok, baiña etxaok Riojako ardaua apurtzekoik. oiñarteko danak apurtu. esapidea. OIÑARTEKO DANAK TAPAU. Marka denak hautsi. Orrek oinddio oiñarteko danak apurtuko jittuk. 2. apurtu, apurtúa. (b). izena. Rotura. Iru lekutan ei dauka apurtua. Sin. ausi.
aputxúrrau. da-du aditza. Mazpildu, mailatu, hauts egin.   Magullar, abollar, hacer migas. Gailletak poltsikoan sartu nittuan da danak aputxurrauta aillegau zien./ Hodei nere poltsiakin fubolian ibilli da ta dana aputxurrau dau nere ingleseko kuadernua. Umeek oso erabilia, baina ez nagusiek. komentario 1 Ik. maillátu, mazpílddu, muskílddu.
1. ar. 1. ar, arra. (a). izena. Macho. Ant. eme. arra emon, arra bota. (c). ARRA BOTA. Abere eme bati jabeak arra ondoan ipini estal dezan. Laster arra emoteko edadian egongo da auntza./ Noiz bota biar jak arra biorrai? arra kendu. (c). Estaltzeko jarritako arra aldendu. 2. ar, arra. izena. (Eibar) "Beste baten barruan sartzen dan piezia.   Macho (en troquelería, en ajuste, en fundición)." (SB Eibetno). Ant. eme.
2. ar. 1. ar, árra. (a). izena. Gusano. Okeliai arrak ein jako. árra barrúan éuki. (c). esapidea. Kezka handi bat izan.   Tener una preocupación que corroe por dentro. Uste zeban kanzerra zeukala; ar ori zeukan barruan sartuta ta etzan bizi be. arra euki. 1. arra euki. (c). esapidea. Gorrotoa eduki. Egundoko arra jotsan alkatiai eskolakua pasau zanetik. 2. arra euki. (c). esapidea. Zaletasun utziezin bat izan. Politikian arra daukenak bizi guztirako eukitzen juek. árrak eiñ. (a). da-zaio aditza. Agusanarse. Okeliai arrak ein jako. árrak jan. (a). du aditza. Comer los gusanos. Aura be azkenian arrak jango dabe. 2. ar, arra. (d). Zerena.   Carcoma de la madera. Sin. zéren.
ara. 1. ára!. (c). interjekzioa. Aiba! Harridurazko interjekzioa.   Expresión de extrañeza. Ara! Ori be bajuau... Sin. aiba!. Ik. aór. 2. ará. (c). Hona hemen.   Hé aquí. Preguntau dostasunez, ara ba ze esan nai notsun aspaldittik. 3. ara. (a). adberbioa. Hara.   Allá. Joan zaittez ara!
Arába. (a). toponimoa. Gasteiz hiriburu duen probintzia.
arabaki. ARABAKIÑ. Ik. adábakiñ.
arabako zezen, arabako zezena. (c). (Oñati) Intsektu adardun handi samarra.   Ciervo volante? Sin. kakálardo.
arábar, arábarra. (b). izena. Alavés, -a.
arabazózo, arabazozúa. (c). izena. Esturnus vulgaris. Tordo campanario, estornino. Sasoe baten arabazozo bandara izugarrixak etortze zittuan.
© Jaione Isazelaia
arabóta, arabotía. (c). izena. . ARAOTA, ARABAOTA. Juniperus communis. Epurua.   Enebro, ginebro. Juniperus communis. Mendietan, goi samarrean batik bat, ugari dagoen sastraka. Orri zorrotz eta tenteak ditu baina ez eztakarik, oteak bezala. Jinebra egiteko erabiltzen diren fruitu txiki borobilak ematen ditu. Errez gero oso usain ona uzten du. Sin. ipuru (Eib.). Sin. ipuru.
aráe, -i, aráia. (a). izena. ARE (EIB.). Hondarra.   Arena.
araedun, araedúna. (d). (Eibar) AREDUN. "El o la que en Eibar proveía de arena para el fregado y las fundiciones. Areittixoko areduna izan ete da gaur Eibarren?
araetsu, araetsua. (c). adjektiboa. ARETSU (EIB.). Arenoso, -a. Ango ariatza, aretsua; are garbi fin-fiña mariaberan, urriñeraiñok. (Etxba Eib).
arági, aragíxa. (b). izena. Okela.   Carne. Aragi edarra egoten da Zubittako karnazerixan. Okela erabiliagoa da harategikoa izendatzeko. Gorputzekoa, pertsonarena behintzat, aragi beti. Arrainarena ere bai: Aragi tentia dauka bakaillauak. ARÁGI BIZÍXAN. (c). En carne viva. Aragi bizixan zeukan bietz puntia.
aragi-eten, aragi-etena. (d). izena. Desgarro o rotura de músculos. Atzo aldapa bateti salto in neban, da orkatillan aragi etenen bat iñik izen bi neban, gaur beintzat miñ daukat eta. (Lar Antz). Sin. mamiñ-eten.