Hiztegia
arági fáltso, arági fáltsuak. (a). izena. Behar ez den lekuan hazitako haragi alferrikoak. Aragi faltsuak. Orrek ba betenaixuai esate jakon, eta berak ebagitzeko esan ezkero, ba ebagi eitte zan. Don.
arákaitz. 1. arakaitz, arakáitza. (c). izena. Arbolaren arapoa; adarraren jaiokera edo hau kendutako lekua. Nudo de un tronco.
Zerria ziero izurrau dou, dana arakaitzez betetako tronguak ebaitzen ibili ga ta./ Arakaitza jo eta ziero maillatu zeban aixkoria. Azen.: arakáitz ere bai. Sin. arápo. 2. arakaitz, arakáitza. (d). izena. Gaizki osatutako zaurian sortzen den mamin-faltsua. Carne falsa que se forma en las heridas mal cerradas. Atzapar guztiak arakaitzez beteta dauzka./ Espoloiko arbolak baiño arakaitz geixao jauzkat iztarretan. (Lagun bati entzuna, iztarretan urratu eta mailatu asko zuela esateko. Arakaitzen bi zentzuak elkartzen dira hemen) Etim.: haragi+gaitz, ziurrenik.
3. arakaitz, arakáitza. (d). izena. Kanpoan hildako abere baten haragia. Carroña. Don
arakáiztu. (d). da-zaio aditza. Zauri bat gaizki sendatu. Cerrarse mal una herida. Esate baterako atzazkala galdutakuan gelditzen dan mamin-trontzua, gaizki osatutakua, esaten dok arakaiztu ein dala. Mamin-faltsua sortzen danian. Klem./ Gaiztotu esaten dok pasmua eitten danian, eta arakaiztu berriz len esan doguna. Klem.