Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ápixa
aprobetxategi
aprobetxategi, aprobetxategixa. (b). Besteen lanaz edo diruaz aprobetxatzen dena. Idea ona dok, baiña ez esan iñori, aprobetxategi asko jaok eta. Baliteke hitz oso zaharra ez izatea hemen.
aprobétxau. (a). da-du aditza. APRÓTXAU. Aprovechar(se). Nerekin majo aprobetxau zien taillerrian./ Gaztiak zaten bittartian aprobetxau.
aprópos. 1. aprópos, apropósa. (b). adjektiboa. Egokia, aukerakoa.   Idóneo, -a, adecuado, -a. Oixe da zuretako abrigo aproposa./ Egualdi aproposa dago plaiarako. aproposéko, aproposekúa. (c). Aproposen esanahi berarekin inoiz entzuten bada ere, ez dakit hiztun txarrena eta berri samarra ez den. Aproposeko egualdixa tokau jakun Italian./ Aura izango litzake alkate aproposekua. Sin. aukeráko, egoki. 2. aprópos. (a). adberbioa. Nahita, berariaz.   Adrede, aposta. Apropos laga neban ogei durokua mai gaiñian, ia baten batek artzen zeban./ Apropos esanda be etxuan gaizkixao esango. Sin. náitta. 3. aprópos. (c). adberbioa. Brometan. Ez zebillen serixo, apropos zebillen.
apropósko, aproposkúa. (c). izenlaguna. Benetakoa ez dena.   De ficción, de comedia. Inuzente egunian aproposko tartia etara zoskuen, gaiñetik dotore dotore natiakin ipinitta ta barrutik buztiña./ Neri etxata bape gustatzen aproposko barriak.