Hiztegia
ántz émon. (a). dio aditza. Igarri. Adivinar, acertar. Arpegixan antz emoten jakon gizurretan zebillena./ Sasi-mediku batek antz emon zotsan azkenian. Ik. igárri.
antzéra. (a). adberbioa. Berdintsu. De forma parecida. Portugalen be emengo antzera dabitz./ Zure antzera nabill ni be. NONGO edo NOREN antzera.
antzeráko, antzerakúa. (a). izenlaguna. ANTZÉKO. Antzekoa. Parecido, semejante. Ezer eztaukanan borondatia ta bapez, antzerakuak. Erdaraz ere joera handia dago hitz hau sartzeko: «Esos se arreglarán bien porque los dos son antzerakos».
antzeratu. (d). aditza. "Gauza bat gorpuztu, forma eman. Nekez baten antzeratu dau gauzia eta oiñ zegozer dirudi.
antzígar, antzigárra. (c). izena. Izotz handia: antzigarra dagoenean arbolak, landareak, etab. zuri-zuri agertzen dira, orratz izoztuak erantsiak dituztelarik. Helada muy fuerte en la que los árboles y plantas aparecen cubiertos de escarcha en forma de agujas. Antzigarra, normalian, unatan eitten dau. Barra baten egundoko antzigarra dago, ta andik eun metrora bapez. Sin. lanzúrda, zúrda.
ántzu, antzúa. (c). adjektiboa. Umerik egiten eta esnerik ematen ez duen aberea edo pertsona. Antzutasuna pasakorra edo betirakoa izan daiteke. Estéril. Animal o persona que no pare y no da leche. Ardi antzuak aparte dauzkau./ Bei ori antzua da eta okelara saldu biakou./ Piñu zurixa dago an, piñu zurixa urtebetekua, da antxe dakadaz oiñ antzuak. Enr. Pertsonei buruz erreparoz erabiltzen da.
ántzu egon. (d). Antzutasun egoeran egon. Baita, aberea ernari ez egon estali berria izan arren. Lelenguan eztok jakitten; gero bai: “ernai dago ero antzu dago”. Don. Ik. ernári, bueltau.
antzuáldi, antzualdíxa. (c). izena. Baten bat antzu dagoeneko aldia. Berriz jausi ei da. Antzualdixa pasau dau ta berriz jausi ei da. Don.
antzúela. (a). toponimoa. ANTZUOLA. Antzuola herria.
Antzuela mokos en la kasuela. esaera. "Bergararrek antzuolarrei esana." (Lar Antz). Antzuelan sedia, Bergaran koipia, Elorrixon buzkantzia, Durangon tronpia. esaera. "Antzuolan usain txarra egoten zen larru fabrikak zirela eta. Oñatiarrek, adar soinuan, Antzuolako larru fabrikei 'Antzuolako sedafabrikak' deitzen zieten." (Lar Antz).
Gipuzkuan bi erri dae: Azkoiti beti pelotetan da Antzuola beti narrutan. esaera. (Antzuola) "Azkoitian pelotarako zaletasun eta tradizio handia izan da; Antzuolan, berriz, narrugintza izan da herriaren ardatz garrantzitsuenetakoa ia orain dela gutxi arte." (Lar Antz)