Hiztegia
antxu, antxúa. (Antzuola) "La oveja joven desde las Navidades hasta comenzar en el segundo año." (Izag Antz).
antxúme, antxumía. (b). izena. Ahuntzaren umea. Cabrito. Auntz pinttuak iru antxume eittu./ Antxumia daukau bazkaltzeko. Sin. aume (Lein.)
ántz. 1. antz, ántza. (a). izena. Traza. Parecido, semejanza. Neskatilla orrek aittan antz demasa dauka. Ik. traza, taju, ikutu. Ik. tráza, taju, ikutu. antzéra. (c). adberbioa. Antzagatik. Por el parecido. Antzera igarri dotsat Hilarion alabia dana. Ik. antzéra. 2. antz, antza. (c). ANTX. Pixka bat, kixi bat. Izenaren ondoren. Un poco.
Atzo gabian edur antza zuan./ Bergan egualdi garbixa egon arren kosta aldian laiño antza zeuan./ Neri gose antza asi jat. Eguraldi edo behar fisiko kontuetan (logura, gosea...) ia bakarrik. NOR mug. sing. ia soilik. Ik. eulántz. Personia logura antxian, gose antxian eta diru-falta antxian ibiltze ei da onduen. (d). esaera. Urritasunak mesede egiten duela adierazten duen esaera jakintsua. Ikusten den bezala, inoiz antxian esaten da, adierazkortasunagatik edo.
antzían. (c). graduatzailea. Samar. Bastante. Izenaren ondoren. Aspaldixan gaixo antzian najabik./ Berandu antzian gabizek eta bagoiazek.
ántzar, antzárra. (c). izena. Anser anser. Ganso. Sasoi baten modan egon zan antzarrak aztia. «Antzar» etxekoei zein pasekoei esaten zaie. Pasekoei itxÁsantzar ere bai. Ik. itxasántzar.
antzargári, antzargaríxa. (d). izena. . BROMUS STERILIS. Lasto bat da. Burua ateratzen du eta handik besotxoak, hariak, botatzen ditu. Txikia denean ganaduak jaten du, baina handi egindakoan ez. Pestea da sororako, baina laster ihartzen omen da. Lur onak gustatzen zaizkio.
ántz émon. (a). dio aditza. Igarri. Adivinar, acertar. Arpegixan antz emoten jakon gizurretan zebillena./ Sasi-mediku batek antz emon zotsan azkenian. Ik. igárri.
antzéra. (a). adberbioa. Berdintsu. De forma parecida. Portugalen be emengo antzera dabitz./ Zure antzera nabill ni be. NONGO edo NOREN antzera.