Hiztegia
ankáluze.
1. ankáluze, ankáluzia. (a). Hanka luzeak dituena. Ankaluziak bia die balonzestorako. 2. ankáluze, ankáluziak. (d). Hala esaten zaie hanka luzeko hegaztiei, kurrilo, kaio eta horrelakoei.
ánkamee.
1. ánkamee, ánkameia. (c). adjektiboa. Hanka meheak dituena. Sin. ankálaru, txánkame. 2. ánkamee, ánkameia. (d). adjektiboa. Ganora gutxiko edo tanta meheko euriagatik entzun dugu behin edo berriz. Eurixa asi dau baiña ankameia. Zaparrara eder bat artuko leuke kanpuak.