Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ándalá!
andrazále
andrazále, andrazalía. (b). adjektiboa. Mujeriego.
andrázko, andrazkúa. (b). izena. Emakumea.   Persona de sexo femenino. Andrazko bat eta iru gizonezko izan zien gure etxetik lapurretan ein zebenak. Sin. andrakúme, emakúme. Ant. gizakúme, gizonézko.
anduga, andugia. izena. Arbola-ipurdia, zuztarraldea. (Pedro)
© Ibon Serrano
ánega, ánegia. (c). izena. ÁNEA. Esan ÁNEA gehienetan. Edukierako neurria, 55,5 litro duena.   Fanega. Ogetabi kilo dia anea erdixak, eta berrogetalau kilo artua. Da garixak berrogetasei ero zazpi. Zortzi pixatzeko gari ona biar, esateben. Gari flakotxa samarrak sei, zazpi... Beran piso netua berrogetazortzi ei zan. Hil./ Anegia da bi aneaerdikokara. Anega bat berrogetalau kilo gaztaiñan, eta berrogetabost garixa, berrogetalau artua. Don. Hau zen gariaren pisu ofiziala, idatzizko zenbait iturriren arabera: Anegak 48 kg., anega-erdiak 24 kg., imiñak edo kuartak 12 kg., imiñerdiak 6 kg., imillen edo imillaunak (imiña larenak) 3 kg., eta imillen erdikoak 1,5 kg. Arto anegak 44 kg. Ik. imíllen, ímiña, imíñerdi.
ánega erdíko, ánega erdikúa. (c). izena. Anega-erdi gari, arto, baba... neurtzeko balio duen ontzia, 27,75 litro hartzen dituena.   Media fanega, recipiente ya en desuso que servía para medir granos. Anea erdikuak ogetalau-ogetasei kilo gari inguru artzen zittuan, segun ze gari klase, umedadia, eta abar. Neurriari anega erdi eta ontziari anega erdiko, baina biak zentzu bietan ere bai. Ik. ánega.
anezka, anezkia. (c). izena. Zeharraria daraman ziria sartzeko egurrezko tresna luzexka. Txalupa baten antza du, barrutik hustuta dago, eta bertan anezka-ziria jartzen da hariarekin. Ehundegiaren alde batetik bestera etengabe ibiltzen da zeharraria emanez eta eramanez.   Lanzadera, instrumento que usan los tejedores para colocar la trama. Orrek eukitzen dabe anezkiai bultza eitteko; len zan olako beso bat; ta beso ori beti ola albora zetorren, arek ola eitten otsan ta ual baten bidez anezkiai, ta anezkia bialtzen zan beste aldeko anezka-etxeraiño, “cajon”, anezka-etxia, alde bittan zeuzkan berdiñak. Josu. Sin. lanzadera.
anezka-ziri, anezka-zirixa. (d). izena. Anezkaren barruan hariz beteta joaten den zotza.   Canilla. Ta orduan, Sin. txintxur. Sin. kánilla.