Hiztegia
andadóre, andadoría. (d). izena. Haurrak oinez ikasteko balio zuen tresna. Don. Lehenago beste izen bat zuela, baina ez duela oroitzen, dio.
andafuerako. andáfuerako soiñekúa jantzi. (d). esapidea. Etxetik kanpora ibiltzeko ohitura handia hartu duten pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan. Dícese de las personas que salen mucho de casa, de excursión, de juerga, etc. Pantxikak, alargundu zanian andafuerako soiñekua jantzi zeban da arrezkero majo dabil./ Gure matrakia be aspaldixan andafuerako soiñekua jantzitta dabill ba. Etim.: gaztelerazko "anda"+"fuera".
ándalá!. (c). interjekzioa. Ene bada. Harridurazko espresioa. Gizonoi baziarduan goruetan, da sartu da katuoi, da andala; katu orrek e: “Gizona izenda goruetan?”. Da “Katua izenda berbetan?”. Ben. Anda la pera! eta horrelakoak ere entzun daitezke.
ándanduan. (c). adberbioa. (Elgeta) Ibilian, mugimenduan. Gure amak negua makal samar pasau eban baiña udabarrixa ezkero andanduan dabil.
andére. (c). izena. ANDÉRA. Panpina, kopina. Muñeca. Datorren Erregenetan andere polit bat ekarrikotsut. Gaur egun, panpin edo muñeka entzuten da gero eta gehiago andere zaharraren ordez. Sin. kopiñ.
andéro, anderúa. (b). izena. Hil-kaja bizkarrean daramana. El que porta el féretro, ya sea con andas o sin ellas. Bere lau loibak zoiazen andero./ Anderuak txandatuaz joan zien, ain zan astuna eze. andéro eiñ. (b). Andero lana egin. Gaur be neuri tokauko jat andero eittia.
andíkalde, andíkaldia. (b). izena. Hango aldea. Handiko aldea. El lado de allí. Zu jarri andikaldian da ni emendikaldian, da jolas eingou. Ant. emendíkalde.
ándra. 1. andra, andría. (a). izena. Emakumea. Mujer. Lau andra ikusiittut pasiatzen. Andria izen bida: kalian airosa, sukaldian/etxian kuriosa, da oian kariñosa. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Andria ta kanpaia "joteko" einda jazak.. esaera. (Gatzaga) (Aran Gatz). Andria, tximinixia eta sartajiña, bat bakarrik etxian. esaera. (Aran Gatz). 2. andra, andría. (a). izena. Emaztea. Esposa. Andria ire preguntez zuan len.
ándragei, ándrageixa. (d). izena. Novia. Nobixa da arrunta. Don.k dio andragei esanagoa dela gizongei baino.
Ik. gízongei.
andrá-gizon, andrá-gizonak. (a). izena. Senar-emazteak. Esposos. Artizko andra-gizonak bakaziñotara i doiaz.
andra-ikuste egun, andra-ikuste eguna. (Leintz) Haurra jaio eta handik gutxira jaioberriaren etxean auzoko andreek egin ohi zuten bazkaria edo merienda erregaluak eramanez. Sin. martópill.