Hiztegia
andíkalde, andíkaldia. (b). izena. Hango aldea. Handiko aldea. El lado de allí. Zu jarri andikaldian da ni emendikaldian, da jolas eingou. Ant. emendíkalde.
ándra. 1. andra, andría. (a). izena. Emakumea. Mujer. Lau andra ikusiittut pasiatzen. Andria izen bida: kalian airosa, sukaldian/etxian kuriosa, da oian kariñosa. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Andria ta kanpaia "joteko" einda jazak.. esaera. (Gatzaga) (Aran Gatz). Andria, tximinixia eta sartajiña, bat bakarrik etxian. esaera. (Aran Gatz). 2. andra, andría. (a). izena. Emaztea. Esposa. Andria ire preguntez zuan len.
ándragei, ándrageixa. (d). izena. Novia. Nobixa da arrunta. Don.k dio andragei esanagoa dela gizongei baino.
Ik. gízongei.
andrá-gizon, andrá-gizonak. (a). izena. Senar-emazteak. Esposos. Artizko andra-gizonak bakaziñotara i doiaz.
andra-ikuste egun, andra-ikuste eguna. (Leintz) Haurra jaio eta handik gutxira jaioberriaren etxean auzoko andreek egin ohi zuten bazkaria edo merienda erregaluak eramanez. Sin. martópill.