Hiztegia
amerikáno, amerikanúa. (c). izena. Indianoa, Ameriketan denbora bat eman ondoren handik itzuli dena. Zaldumendiko amerikanua ei dao bakaziñotan. Sin. indiáno. Ik. áitz amerikáno.
Amériketa. (b). toponimoa. Las Américas o América. Ameriketan be txakurrak oiñutsik./ Ameriketara joan da.
ameséta, amesetía. (a). izena. Ametsa. Sueño Egundoko ameseta luzia izan dot bart./ Etxuat lo ganorazkoik eiñ; amesetia ta puñetia. ameseta txarrak. (a). Amets gaiztoak. Pesadillas. Ze ume, ameseta txarrak dauzkazu? . amesétan eiñ. (a). Amets egin. Soñar. Gabero eitten dot amesetan./ Politikuak euskaldunduko diela pentsatzia, amesetan eittia da.
ámetz, amétza. (c). izena. . Quercus pyrenaica. Melojo, rebollo, carvallo negro. Haritz mota honi hostora begiratuta igartzen zaio, sartu-une oso handiak baititu. Haritz normala baino gutxiago hazten da eta egur bastoagoa du, baina hobeto aguantatzen ditu lur altu, pobre eta hotzak. Haritzaren ezkurrak aile luzea du, ametzarenak, aldiz, oso motza. Ametzaren azalpeko mintz gorria, egosita, ganaduak errepeetan izaten dituzten garitxoak sendatzeko erabiltzen da. Don.k dio ona dela burtardatzak, pikatxoi kirtenak eta horrelakoak egiteko.
Ik. áitz.
amilddu. (d). aditza. (Oñati) Despeñarse. (Izag Oñ).
amilka. . 1. amilka. "Dando tumbos." (Izag Oñ).
2. amilka. Saltoka. "Arrixak ekarri dittu amilkak!: qué saltos ha venido dando la piedra!" (Izag Oñ). Adberbio zein izen gisa.
amíll. 1. amill, amílla. (d). izena. (Eibar) Amildegia. "Precipicio (culto en Eibar). Alde bixetara, izugarrizko amilla agertzen zan. 2. amill, amilla. (d). izena. (Oñati) Ur korronte indartsua. "Amill ori geratu daiñian: corriente impetuosa." (Izag Oñ).
amillak eruan. (c). aditza. (Oñati) Uholdeak edo itsasoak eraman. Gure kotxian paraderua: amillak eruan eta kitto. Ik. arramill, edúrramill, lurrámill, uramill.