Hiztegia
aizé-búrruka, aizé-búrrukia. (b). izena. Ekaitz baten aurretxoan edo, egon ohi den haize desberdinen arteko borroka. Pugna entre vientos de dirección diferente, que se da generalmente antes de las tormentas. Egundoko aize-burrukia dago ta danbarradan batzuk entzun biarrian izango ga.
aize-ezkútu, aize-ezkutúa. (b). izena. Haizetik babestua geratzen den lekua. Lugar protegido del viento. Udalaitzen aize-ezkutu baten jan giñuan amarretakua./ Aize-ezkutua izan ezkero urtero eitten die sagarrak. Sin. aize-gorde, aizebe Sin. aize-górde, áizebe.
aizegórri, aizegorríxa. (d). izena. Mendiak elurrez zuri daudenean-eta dabilen haize izoztua. Viento helado. Goazen sutondora, aizegorri au azurretaraino sartzen da ta.
aizéleku, aizélekua. (b). izena. Haizeak gogor jotzen duen parajea. Lugar donde corre mucho el viento. Elgetako arkupia, munduko aizelekuik aundiña.
áizeri, áizerixa. (a). izena. AIZARI. Azeria. Zorro.
komentario 1 aizeri batzen. (c). Ehizatutako azeria aldean hartu, eta etxez etxe diru eske. Antzinako ohitura. Markiko Tomas etorri da aizeri batzen. Azkonarrekin, basakatuekin eta beste basapizti batzuekin ere ibili ohi zen. aizerixak baiño geixao korridu. (c). esapidea. Asko korritu. Orren ondorian ez ari jun, axerixak baiño geixao korritzen jok eta. (Lar Antz). áizerixana pasáu. (c). esapidea. Lanbroarekin konturatu gabe busti.
Azkenian, eztiardualakuan, aizerixana pasau bia jakuk. Badirudi antzinako azeri-ipuinen batetik datorrela.
áizete, áizetia. (c). izena. Haize sasoia, haize egunak. Azkenengo aizetiak bota zeban arte aundixa.