Hiztegia
aixélbuztan, aixélbuztana. (b). izena. . AIXELBUZTEN, AIXERBUZTAN, AIXALBUZTAN, AIXEN, AIXEN BEDAR. Equisetum arvense. Azeri-buztana. Cola de caballo. Lora gabeko landarea, arrabete edo bi luze, izai txiki baten antza du. Eztainuzko ontziak garbitzeko erabili izan da eta horregatik Euskal Herriko zenbait tokitan eztainu belar deitzen zaio.
Áixelko. (c). izen propioa. Ipuinetako pertsonaia. Azeria. Personaje de cuentos. El zorro. Bein baten Aixelko eta Otsoko baserri batera joan zien lapurretara. Ik. Otsoko, Mandoko Sin. Mándako. Ik. .
áixen. 1. aixén, aixéna. (c). izena. . Clematis vitalba. Aihena. Liana igokari guztiei ematen zaien izena. Zenbait informantek Clematis vitalbari deitzen dio, basozigarroari, alegia. Nombre genérico de las trepadoras. Para algunos, concretamente, clemátide. Ik. basózigarro. 2. aixén, aixéna. (c). izena. Landare igokari eta kiribilkariek botatzen duten adartxo heltzaile bakoitza. Zarcillo.
3. aixén, aixéna. (c). izena. Mahats-adarra. Sarmiento. Billots-txuletak jan giñuzen aixenekin erreta./ Maastixan dabill aitta aixenak mozten. Sin. maáts-zótz.
aixén áundi, aixén aundíxa. (d). izena. . Calystegia sepium. Corregüela mayor. Lore zuri kanpai itxurakoa du landare igokari honek.
aixén txíki, aixén txikíxa. (d). izena. . Convulvulus arvensis. Corregüela menor. Igokaria nahiz narraskaria da, eta oso kaltegarria soro eta ortuentzat. Kanpai formako lorea zuria edo horia izan ohi du.
aixkirátu. (b). da aditza. Adiskidetu. Bakeak egin, edo lagun egin berriro, haserrealdi baten ondoren. Amigarse después de un enfado, reconciliarse. Itxuria Mikel da bere nobixia aixkiratu die, alkarrekin ikusittut beintzat eta./ Umiak, aserretu eta aixkiratu belaxe eitten die. Sin. lagundu. Ik. aixkíre. aixkiratuko da oilluak txixa eiñ orduko.. esapidea. (Lar Antz). Nahi eta nahiez adiskidetu beharko duela.
aixkíre. AIXKIDE. 1. aixkíre, aixkiría. (c). izena. AIXKIDE. Adiskidea, lagun kutuna. Amigo/a íntimo/a. Bere aixkiria bisitatzera doia ta guapa jartzen dago./ Elorrixora jungo gaittun oiñ? I, igual eztittun jungo aixkiriak-ero zera-ta, guaztanan Bergaa. Ben. Nobioa edo amorantea izendatzeko ere erabiltzen da inoiz, eufemismo gisa. Gizonorrek itxuria ezkutuko aixkiren bat zeukan. Ik. aixkirátu, lágun. 2. aixkíre, aixkiría. (b). adberbioa. AIXKIDE. Adiskide, lagun. Amigado, como amigo. Umiak ointxe alkarrekin asarre ta ointxe aixkire./ Onezkero gure ama ezton egongo aixkire./ Berrogeta amabost urtian alkarrekin bizi izen giñan, berrogeta amabost urte, batian aixkire ta bestian asarre, baiña i (hika hitz egin) sekula bez. Ben. Ant. asarre. aixkire ez ibilli. (c). esapidea. Haserre antzean ibili. Osintxukuak, ainbeste plaentxiar geixo ikustiaz ez ebizen aiskide. (SM Ezten).
aixkíre-áldi, aixkíre-aldíxa. (c). izena. Adiskide-aldia, norbaitekin adiskide deneko unea edo garaia. Joan zaittez ointxe aittaana pagia eskatzera. Aixkire-aldixa aprobetxaizu. Klem. Alkarrekin ikusi dittut; aixkire-aldixa dauke, itxuria.
aixkoldu. (d). izena. Aizkoratu, aizkoraz zerbait txikitu. Partir o destrozar algo a hachazos. Etxuan giltzaik topatzen eta jota aixkoldu egin juan etxeko atia.
aixkol-jóku, aixkol-jokúa. (b). izena. AIXKÓRA-JÓKU. Aizkora jokoa edo apustua. Apuesta o prueba de hachas. Santiago egunez ixa urtero egoten da aixkol-jokua Goimendin.
aixkól-ots, aixkol-ótsa. (c). izena. AIXKOL-OTX. Aizkorak egurra jotzean ateratzen duen zarata. Manuelek dabill aixkol-otsa goizian goizetik. AIXKOL-OTX dio Hilarik. Lapurra gabian iretargittan, aixkol-otxak entzunda, jun bera aintxintxika ta, baiña ies eiñ.
aixkomente. (c). (Oñati) Gehienetan. Egunero ez, baiña aixkomente Berezao aldera faten naiz pasiuan . Ik. agitz, komante.
áixkora, áixkoria. (a). izena. AIZKORA, AXKORA, AZKORA (LEIN.). Aizkora. Hacha. Bergaran aixk- ahoskatu ohi da hitz honetan eta bere eratorri guztietan. Hala ere bada aizk- ahoskatzen duenik.
áixkora-áo, áixkora-áua. (b). izena. El filo del hacha. Arri gaiñian jardun zeban mutikuak eta aixkora-aua akatsez beteta laga zeban. Azen.: aixkóra-áo ere bai.
áixkora-bégi, áixkora-begíxa. (d). izena. Aizkora kirtenarendako zuloa. El orificio de mango del hacha. Zenbat eta kerten senduaua, aixkora-begi zabalaua./ Aixkora-begixa nasaittuta dauka itxuria, ta kertenak urten eitten dotsa. Azen.: aixkóra-bégi ere bai. Ik. laixá-bégi, begi.
áixkora-búru, áixkora-burúa. (b). izena. Aizkoraren atzeko aldea. Parte posterior, la opuesta al filo, del hacha. Aixkora-buruakin sartu nittuan iltzak maillukaik eneukan da. Azen.: aixkóra-búru ere bai
áixkora-kérten, áixkora-kerténa. (a). izena. Aizkoraren heldulekua. El mango del hacha Azen.: aixkóra-kérten ere bai
aizáu. AIZATU. 1. aizáu. (b). da aditza. Haizatu. Haizez bete ganadua eta lehertzeko zorian jarri. Hincharse el ganado. Beixai arbi-atala trabau jako eztarrixan da aizau ein dda. Betenaixuai diar ein biako jako./ Aizautakuan emoten jakon, jaboia urtu balde baten ero ta sartu aotik jaboi-ura, al danik kargauena. Bikarbonatua ta geruao etorriko zien. Eta goma bat estegorrittik, estegorrira barik brantzara sartu, zaku-aundira aiziak etaratzeko, ori be eitten jakon. Don. Jaboi-ura, bikarbonatoa eta tuboaz gain beste laugarren sistima bat ere erabiltzen zen haizatutako ganadua oneratzeko: béixa zúlatzekua: (tubo bat zuan punta zorrotzakin. Don.) urdailetik sartzea. Gurean beixak zulatzeko eztena deitzen zitzaion. 2. aizáu. (c). du aditza. Notizia bat, -jakitea komeni ez dena, gehienetan,- barreiatu. Aventar alguna noticia o asunto, generalmente cuando ésta convendría ser silenciada. Ik ixilik gordetzeko esaixok eta ikusikok; laster aizauko jok erri osuan.