Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
áittu
aixkíre
aixkíre. AIXKIDE. 1. aixkíre, aixkiría. (c). izena. AIXKIDE. Adiskidea, lagun kutuna.   Amigo/a íntimo/a. Bere aixkiria bisitatzera doia ta guapa jartzen dago./ Elorrixora jungo gaittun oiñ? I, igual eztittun jungo aixkiriak-ero zera-ta, guaztanan Bergaa. Ben. Nobioa edo amorantea izendatzeko ere erabiltzen da inoiz, eufemismo gisa. Gizonorrek itxuria ezkutuko aixkiren bat zeukan. Ik. aixkirátu, lágun. 2. aixkíre, aixkiría. (b). adberbioa. AIXKIDE. Adiskide, lagun.   Amigado, como amigo. Umiak ointxe alkarrekin asarre ta ointxe aixkire./ Onezkero gure ama ezton egongo aixkire./ Berrogeta amabost urtian alkarrekin bizi izen giñan, berrogeta amabost urte, batian aixkire ta bestian asarre, baiña i (hika hitz egin) sekula bez. Ben. Ant. asarre. aixkire ez ibilli. (c). esapidea. Haserre antzean ibili. Osintxukuak, ainbeste plaentxiar geixo ikustiaz ez ebizen aiskide. (SM Ezten).
aixkíre-áldi, aixkíre-aldíxa. (c). izena. Adiskide-aldia, norbaitekin adiskide deneko unea edo garaia. Joan zaittez ointxe aittaana pagia eskatzera. Aixkire-aldixa aprobetxaizu. Klem. Alkarrekin ikusi dittut; aixkire-aldixa dauke, itxuria.
aixkolári, aixkolaríxa. (a). izena. Aizkolaria.   Persona que usa el hacha, en apuestas, sobre todo.
aixkoldu. (d). izena. Aizkoratu, aizkoraz zerbait txikitu.   Partir o destrozar algo a hachazos. Etxuan giltzaik topatzen eta jota aixkoldu egin juan etxeko atia.
© Ezezaguna
aixkol-jóku, aixkol-jokúa. (b). izena. AIXKÓRA-JÓKU. Aizkora jokoa edo apustua.   Apuesta o prueba de hachas. Santiago egunez ixa urtero egoten da aixkol-jokua Goimendin.
aixkól-ots, aixkol-ótsa. (c). izena. AIXKOL-OTX. Aizkorak egurra jotzean ateratzen duen zarata. Manuelek dabill aixkol-otsa goizian goizetik. AIXKOL-OTX dio Hilarik. Lapurra gabian iretargittan, aixkol-otxak entzunda, jun bera aintxintxika ta, baiña ies eiñ.
aixkomente. (c). (Oñati) Gehienetan. Egunero ez, baiña aixkomente Berezao aldera faten naiz pasiuan . Ik. agitz, komante.
áixkora, áixkoria. (a). izena. AIZKORA, AXKORA, AZKORA (LEIN.). Aizkora.   Hacha. Bergaran aixk- ahoskatu ohi da hitz honetan eta bere eratorri guztietan. Hala ere bada aizk- ahoskatzen duenik.
áixkora-áo, áixkora-áua. (b). izena. El filo del hacha. Arri gaiñian jardun zeban mutikuak eta aixkora-aua akatsez beteta laga zeban. Azen.: aixkóra-áo ere bai.
áixkora-bégi, áixkora-begíxa. (d). izena. Aizkora kirtenarendako zuloa.   El orificio de mango del hacha. Zenbat eta kerten senduaua, aixkora-begi zabalaua./ Aixkora-begixa nasaittuta dauka itxuria, ta kertenak urten eitten dotsa. Azen.: aixkóra-bégi ere bai. Ik. laixá-bégi, begi.
áixkora-búru, áixkora-burúa. (b). izena. Aizkoraren atzeko aldea.   Parte posterior, la opuesta al filo, del hacha. Aixkora-buruakin sartu nittuan iltzak maillukaik eneukan da. Azen.: aixkóra-búru ere bai
áixkora-kérten, áixkora-kerténa. (a). izena. Aizkoraren heldulekua.   El mango del hacha Azen.: aixkóra-kérten ere bai