Hiztegia
aittiáren. AITTÁREN. 1. aittiaren. (b). izena. AITTAREN. El acto de santiguarse. Aittajunak erakutsi zoskun aittiaren eitten: Aittaren, Semiaren, Espiritu Santuaren izenian, amen. Ik. Kurútze Santuáren. Aittiaren, Semiaren eta Espiritu Santuaren, aitak eta amak lenengo esan ziraden. (d). esaera. Fedea gurasoengandik hartua duela, alegia. "Ziraden" hori bitxia da, errimagatik edo asmatua, "zosten" esaten da eta hemen. aittiáren batían. (c). esapidea. AITIAREN EGUN ORDUKO. Oso azkar. aittiaren egin. (a). aditza. Santiguarse. Sin. siñátu. Ik. Kurútze Santuáren. aittiaren eiñ orduko. (a). esapidea. Oso azkar (aittiaren egiten tardatzen den denboran, literalki). Con rapidez. Gaurko lapikuekin aittiaren batian gertatzen da jatordua./ Ara!, esan da aittiaren eiñ orduko auspaz ipiñi zan, eskuak lurrian da ankak goian. (SM Ezten). 2. aittiarén!. (c). interjekzioa. Harridura eta larritasun uneetako esklamazioa, gehienetan eskua bekokira eramanez esaten dena. Ene ba, Jesus Maria ta Jose eta horrelakoen kidekoa. Expresión de asombro y apuro a la vez. Aittiaren!, ori be badogu? Ezta egixa izango orraittio./ Aittiaren, aittiaren, ederra ein ddozu. aittiárenka. (c). adberbioa. Harrituta eta beldurtuta aldi berean. Haciendo cruces. Aittiarenka egon giñan Elgetan bera bizikletan zetozen umiei begira.
áittu. 1. aittu. (c). du aditza. Aditu. Entzun eta ulertu, aldi berean. Oir y entender al mismo tiempo. Aittu dok zer esan daben telebisiñuak?/ Altutxuago berba eidak, etxuat ezer aitzen da. Hitz hau Bergaran baino, inguruetako herrietan erabiltzen da gehiago. 2. aittu, aittua. (d). izena. (Eibar) SM E. Aditua. Entendido, versado. Bidian matarifia billau eben, eta a be eriotza kontuetan aittua zalako edo, gelditu erain detsa ta artu dau Kaximiron pultsua. (SM Ezten)./Gizon aittua legietan. (Etxba Eib).
aittunkérixa, aittunkérixia. (d). izena. (Eibar) "Pedantería. Ez dakitt aittua izango zan; baiña aittunkerixia ez jakon falta.
2. áitz, áitza. (a). izena. . ÁRITZ. Quercus robur. Haritza. Roble. -Len pagua egongo zan geixao? -Bai, pagua, aritza... Hil. ARITZ, ARETX (Lein.). iz. (Adineko askok ARITZ dio garbi-garbi. Don.k ere aritza esan digu. Oso egur oneko arbola eder ezaguna. Garai baten Euskal Herriko basoak haritzez beteak bazeuden ere, asko urritu dira, alde batetik poliki hazten delako (150 bat urte behar ditu garapen osorako), eta bestetik ontzigintzan, altzarigintzan eta etxegintzan oso erabilia izan delako. Ik. ámetz, zúaitz.