Hiztegia
1. áide. 1. áide, áidia. (c). izena. Haize apurra. Aire, airecillo. Aide ederra egoten da Elgetako arkupian./ Zabalduizu bentania aide puxkat sartu deiñ. Testuinguru honetan aize entzuten da normalean, baina baita aide ere adinekoek. 2. áide, áidia. (b). izena. Airean dagoenaz esan ohi da. Lekuzko kasuetan gehienbat. Zezeagak aidia kendu jotsak Ladutxeri eta or irabazi juek partidua. Airez jotzen ez diola utzi, alegia. áidian. (b). ÁIDIAN, ÁIDETIK, ÁIDERA. En el aire, desde el aire, al aire. Aidian dago puxikia./ Aidetik ikusten da onduen Donostia./ Aidera bota zotsan tirua txorixai. áidian bialdu. (c). esapidea. Haizea hartzera bialdu. Tioi dirua eskatzen bajatzu aidian bialduko zaittu. áidian eiñ. (b). esapidea. AIDIAN ETARA, AIDIAN IRABAZI. Erraz egin, atera, irabazi.
Aidian eittu etxeko lanak./ Aidian etara dau kursua./ Aidian irabazi zotsan Retegik Galartzai. billúrrez áidian. (b). Oso beldurtuta.
Billurrez aidian egon giñan goizaldera agertu zan arte. 3. áide, áidia. (d). izena. Adorea, kemena. Animo vital. Zuk eztakitt, baiña nik beintzat eztaukat aide aundi-aundirik./ Oin baiño aide geixao ezpadaukat, enaiz etorriko. Ezezko esaldietan entzun ohi da batik bat: Aide aundirik euki ez, edota, nik paiño aide obia eukiko al dau, eta honelakoetan. Sin. adóre, ánimo. 4. áide, áidia. (c). izena. Antza; agian ez antz handia baina bai halako zer bat. Cierto parecido, cierto aire. Neri beti esan doste daukatela aittan aidia./ Nik eneuke esango antza daukazuenik baiña bai alako aide bat. 5. áide!. (b). interjekzioa. Alde! Fuera! Largaos! Aide emendik, mutikuak! Aide danok kalera! Alde! edo alde emendik! entzuten da gaur gehiago. aide, aide, malaide!. esapidea. "Norbait bidali edo kanpora botatzen denean esaten da." (Lar Antz).
Áide úrtxuak abónatzen au. (d). esapidea. Esapide oso arkaikoa, beren burua lotsarik gabe goratzen, abonatzen dutenei esan ohi zaiena. Ahaide hurregitxoak, gertuegiak, laudatzen duela, nork bere burua, alegia. —Ezta neuk esatiagaittik baiña, ni baiño gizon ondrauagoik ezta Bergara guztian. —Bai, e, i be aide urtxuak abonatze au. Aide hitza, ahaide, senide zentzuan, aspaldi galdua dago, baina esapide honetan gordetzen da. Eztaukazu amandriaik, ala? esan ohi da gaur. Ik. abónau.
áideko. ÍDEKO. 1. áideko, áidekua. (d). izena. Ahaidea, senitartekoa. Pariente, familiar. Familixa orretakuak gure aidekuak die./ Eztakitt lengusu txikixak ero ze dien, aidekuak izan bia dabe beintzat. Hitz ia galdua. Senide edo senittarteko erabiltzen da orain. Ik. Áide úrtxuak abónatzen au. 2. áideko, áideko. (d). izenlaguna. ÍDEKO. Gisakoa, antzekoa. Semejante, parecido. Gizona ezta erramintta makala, baiña andria be bere aidekua dala emoten dau./ Alkatia nazionalistia zuan, da aura eta aren aideko guztiak afusilau jittuen. Klem. Gutxi erabilia.
aidézko buélta, aidézko buéltia. (b). izena. Vuelta en el aire, vuelta campana. Zelaixan ibilli ga aidezko bueltak eitten./ Bizikletiakin baztarra jo, aidezko bueltia eiñ da errekara jausi nitzan. Sin. bueltakanpana, txilipurdi, txatxilipurdi. Sin. bueltákanpana, txilípurdi.