2. áide
2. áide, áidia. (b). izena. Airean dagoenaz esan ohi da. Lekuzko kasuetan gehienbat. Zezeagak aidia kendu jotsak Ladutxeri eta or irabazi juek partidua. Airez jotzen ez diola utzi, alegia. áidian. (b). ÁIDIAN, ÁIDETIK, ÁIDERA. En el aire, desde el aire, al aire. Aidian dago puxikia./ Aidetik ikusten da onduen Donostia./ Aidera bota zotsan tirua txorixai. áidian bialdu. (c). esapidea. Haizea hartzera bialdu. Tioi dirua eskatzen bajatzu aidian bialduko zaittu. áidian eiñ. (b). esapidea. AIDIAN ETARA, AIDIAN IRABAZI. Erraz egin, atera, irabazi.
Aidian eittu etxeko lanak./ Aidian etara dau kursua./ Aidian irabazi zotsan Retegik Galartzai. billúrrez áidian. (b). Oso beldurtuta.
Billurrez aidian egon giñan goizaldera agertu zan arte.