Hiztegia
agoníxa, agonixía. (c). izena. AGOLIÑA (ARAM.). Agonía. Agonixan dagonian azken-arnasetan egoten da. Don.
ágor, agórra. (d). izena. Iraila. Adinekoek ezagutzen dute, baina erabili setienbre. I
Ez da izen arrunt edo adjektibo gisa entzuten. Ik. Amabirjiña Agorreko. agórra eiñ. (c). Putzu edo presa bat apropos lehortu, arrantzan errazago egiteko edo beste zerbaiterako. Operación de desecar una presa o un pozo para pescar más fácilmente. Baldiekin agorra ein presapian da edozenbat anborraiñ arrapau giñuan.
ágorte, ágortia. (d). izena. Sikutea, lehortea. Sequía. Gabonetan egundoko agortia zeuan. Ik. síkute.
agórtu. (c). da-du aditza. Putzu edo iturri bat lehortu. Agotar(se) una fuente o un pozo. Agostuan Lezan-go itturrixa agortu eitte zan./ Daukaten egarrixakin, errekia be agortu eingo neuke./ Diruak agortu jakozenian laster etorri zan etxera. Putzua denean sikatu ere esan ohi da, baina iturria denean beti agortu.
aguado. (a). Alkoholik ez duena edaten. Abstemio. Aguado bihurtu biharko gaittuk hile batzutan; holako martxan ezin juau jarraittu (TSE Berb).
águante, águantia. (a). izena. Aguante, resistencia. Aitzak ero paguak uretan oso aguante aundixa dauke. Martin.
aguárdintte, aguárdinttia. (c). izena. Orujo, aguardiente.
Ari igual jakuan patxarra izan aguardinttia izan./ Len aguardinttia orujo zuan, da gero asi zittuztan koloriak eta zerak. Don. Ik. espírittu-púru.
agur. (a). Adiós. Adinekoek ez dute ia erabiltzen, adios, adio edo adixo baitira arruntak. Dena dela, asko indartu da azkenengo urteetan.
Agur, luze aiña labur, labur aiña luze, agur ankaluze. esaera. (Antzuola) Agurtzeko esaera. agur-agur egin. (haur hizkera.) Decir adiós. Ein agur-agur amandriai eta bota paa! .
agurátu. (b). da aditza. AGURÉTU. Zahartu, zahar itxura hartu. Hacerse viejo, tener aspecto de anciano. Aspaldixan ikusteke neukan Lezarriko Gillermo, eta ziero aguratuta billau dot. Ik. agúrazartu.
agúrazar, agúrazarra. (b). izena. Goikoaren gauza bera, baina indartua. Iñok eztittu biar gure moduko agurazarrak.
agúrazartu. (b). aditza. Aguratu, indartua. Agurazartuta gero be egunero ibiltze zuan pasiuan. Ik. agurátu.