Hiztegia
agur. (a). Adiós. Adinekoek ez dute ia erabiltzen, adios, adio edo adixo baitira arruntak. Dena dela, asko indartu da azkenengo urteetan.
Agur, luze aiña labur, labur aiña luze, agur ankaluze. esaera. (Antzuola) Agurtzeko esaera. agur-agur egin. (haur hizkera.) Decir adiós. Ein agur-agur amandriai eta bota paa! .
agurátu. (b). da aditza. AGURÉTU. Zahartu, zahar itxura hartu. Hacerse viejo, tener aspecto de anciano. Aspaldixan ikusteke neukan Lezarriko Gillermo, eta ziero aguratuta billau dot. Ik. agúrazartu.
agúrazar, agúrazarra. (b). izena. Goikoaren gauza bera, baina indartua. Iñok eztittu biar gure moduko agurazarrak.
agúrazartu. (b). aditza. Aguratu, indartua. Agurazartuta gero be egunero ibiltze zuan pasiuan. Ik. agurátu.