Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
adorétsu
afusilau
afusilau. (b). AFUSILLAU. Fusilar. Lau lagun afusilau zittuen errira sartu zienian.
ága. 1. aga, agía. (b). izena. Gaztainak, intxaurrak, etab. eraisteko edo beste zerbaitetarako erabiltzen den makila luzea.   Palo largo que se usa para derribar castañas, etc. y para otros usos. Aga luze batekin artu neban teillatutik zure jertsia./ Agiakin erexten zien gaztañak.
© Asier Sarasua
2. aga, agía. (c). Etxegintzan, postetik postera botatzen diren egur luze eta meheak. Bueno, ori izan leike aga bat, postetik postera doian aga bat. Jesus.
Agapitto, jo buruan eta itto. esaera. Bada haur berba-jolas bat honela dioena: Agapitto, jo buruan da kitto, errekara salto eiñ ezkero itto, ta kitto. Klem.
agárrau. 1. agarrau, agarráua. (b). izena. Dantza lotua. El baile agarrado. Agarraua joten asten zienian gu baztarrera mokola-mokola./ Agarrauan abadiak ikusi ezkero kriston sermoia botatzen joskuan. AGARRÁUAN EI Sin. dantza-lótu. Ik. báltsio, kontradántza. 2. agarrau, agarráua. (a). adjektiboa. (despektiboa.) Zekena.   Agarrado, -a. Txikito bat pagatzeko baiño agarrauaua dok. Ik. siku, ximur.