Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
adórau
afizíño
afizíño, afiziñúa. (a). izena. Zaletasuna.   Afición. Orrek eztotsa sekula afiziño aundirik izan lanai./ Kazarako afiziñua aittajunaandik datorkixo. ZETARAKO afiziñua: kirola edo gisa honetako zaletasuna denean; ZERI afiziñua: ardoari, neskei, lanari... ironiaz mintzatzen denean. Sin. zaletásun.
áfoiñu, áfoiñua. (d). izena. Hezetasun handiko zenbait egunetan egon ohi den behelaino antzekoa, behelainora heltzen ez dena. Baita kristalean kondentsatzen den lurruna hozbero kontrastea denean.   Neblina. También vaho que se condensa en los cristales con los contrastes de temperatura. Gaur onezkero eztau jasoko. Euririk eztau eingo baiña afoiñuak segiduko dau illuntzerarte./ Tabernan sartzerakuan afoiñua egin jatan antiajotan da jausi in nitzan eskillaran estropuzauta./ Afoiñua eitten da kotxe barruan neguan. Kristalean itsasten denari lauso, lurrun eta laiño ere esaten zaio.
áfrontu, áfrontua. (d). izena. Norde-haizearekin egiten duen euri zakarra.   Lluvia fuerte con viento del Noroeste. Atzo illuntzian azelako afrontua izan zan./ Afrontuak joten daben aldian, paretan, umedade mantxak agertzen die. Bentanaik ez eittia obe afrontu aldian. Baita euriak eta nordeak jotzen duen aldea. Bentanaik ez eittia obe afrontu aldian.
afusilau. (b). AFUSILLAU. Fusilar. Lau lagun afusilau zittuen errira sartu zienian.
ága. 1. aga, agía. (b). izena. Gaztainak, intxaurrak, etab. eraisteko edo beste zerbaitetarako erabiltzen den makila luzea.   Palo largo que se usa para derribar castañas, etc. y para otros usos. Aga luze batekin artu neban teillatutik zure jertsia./ Agiakin erexten zien gaztañak.
© Asier Sarasua
2. aga, agía. (c). Etxegintzan, postetik postera botatzen diren egur luze eta meheak. Bueno, ori izan leike aga bat, postetik postera doian aga bat. Jesus.
Agapitto, jo buruan eta itto. esaera. Bada haur berba-jolas bat honela dioena: Agapitto, jo buruan da kitto, errekara salto eiñ ezkero itto, ta kitto. Klem.