Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
abospolo
adáritxo
adáritxo, adáritxua. (c). izena. ADÁRITO. Urtebetetik birako adari gaztea. Batzuk esaten dotse adaritua. Adaritxua ba, aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa andik urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Urte bikin bai, balio izeten dau amar ardinddako ero gutxinddako, baiña errebañuan ba eztau balio; aren kontura ezin leike laga errebañua urte baterako billotxetarako. Luis. Batzuek ADÁRITO, adáritua deitzen diotela dio Luisek.
ádarje, ádarjia. (c). izena. Adarkera.   Cornamenta. Oso adarje zatarreko irixa da, baiña inddartsua./ Uztarrirako bada ondo begiratu bia jako adarjiai. Sin. adarkera.
ádarka. 1. ádarka, ádarkia. (b). izena. Adarren bidezko borroka.   Pelea a cornadas. Egundoko adarkia eiñ dabe zelaixan Morok eta Apalak./ Ganau adarka billurgarrixak ikusitta gare. 2. ádarka. (c). adberbioa. Peleándose a cornadas. Beixak adarka dabitz.
adarkára, adarkaría. (a). izena. Adarkada. Adar kolpea.   Cornada. Adarkara ederrak emoteittu gure bei beltzak. adarkaria jaurti. (c). esapidea. Ziria sartu, adarra jo. Atzo adarkara majuak bota ostan koiñatuak broma abarrian.
adarkári, adarkaríxa. (c). adjektiboa. Adarka sarri egiten duena.   Corneador, -a. Esne-bei ona da baiña adarkarixa, demoniua alakua. Sin. topekalari.
adármakur, adármakurra. (c). adjektiboa. Cornigacho. Sin. adárrapal.